Vladimir Zhoha

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vladimir Zhoha
komandante

2016ko urria - 2022ko martxoaren 5a
Bizitza
JaiotzaDonetsk1993ko maiatzaren 26a
Herrialdea Ukraina
 Donetskeko Herri Errepublika
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaVonovakha2022ko martxoaren 5a (28 urte)
Hobiratze lekuaDonetskoe More Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaborrokan hilda
Familia
AitaArtem Zhoga
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduakoronel
Parte hartutako gatazkakDonbasseko gerra (2014)
VK: vovchik1313

Vladimir Artomovitx Zhoha[1] (errusieraz: Владимир Артёмович Жога) –edo bere dei-markaz ezaguna ere, Vokha (Воха)– (Sloviansk, Ukraina; 1993ko maiatzaren 26aVolnovakha, DHE; 2022ko martxoaren 5a) "Sparta" (Спарта) izeneko ezagutze-batailoi bereizi baten kombatakomandantea– izan zen 2016tik.[2][3] Hilostean, Donetskeko Herri Errepublikako Heroi[2][3] eta Errusiar Federazioko Heroi izendatua izan zen, 2022an.[4][5]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1993ko maiatzaren 26an Sloviansken (Ukraina) jaioa,[6] Zhohak bere jaioterrian bizitzen jarraitzen zuen errusiar-ukrainar gerra piztu zenean.[7][8] 2014an, Zhoha eta bere aita, Artem Zhoha,[8] Esparta Batailoira batu ziren, Donbasseko gerra-garaian sortu ziren errusiazaleen milizietako bat –Sparta Batailoia milizia separatista eraginkorrenetakotzat jotzen da, eta, ideologiari dagokionez, neonazismoarekin lotuta dagoela deskribatu izan da–.[9][10][11] Milizia Donetskeko Herri Errepublikari (DHE) leiala da, Donbassen kokatutako estatu separatistetako bat.[12] Zhoha isilmandatari estua zen, bai eta Sparta Batailoiko komandantearen txofer pertsonala ere, Arsen Pavlov,[8][13] zein unitateko behin-behineko buru laguntzailea ere,[7] bere aita, Artem, batailoi-buru bihurtu zen bitartean.[8] Sparta Batailoiak Donbasseko gerrako hasiera-gudu garrantzitsu askotan borrokatu zuen,[14] non Zhohak batailoiarekin zerbitzatu zuen Slovianskeko setioan zein Donetskeko Aireportuko bigarren guduan.[6]

Pavloven hilketaren ondoren, 2016ko urrian,[15] Vladimir Zhohak Sparta Batailoiaren agintea hartu zuen,[13] ordurako 1,000 militante zituena.[14] Miliziako lider gisa, Ukrainako buruzagi separatistarik ezagunenetako bat bihurtu zen, bai eta gerra-jaun gisa deskribatu ere zenbait egunkarik.[6][9][10] Sparta Batailoiaren barruan, Zhoha gerra-krimenengatik akusatu zuten, baita ukrainar gerra-presoen hilketagatik ere.[6][10] Azkenean, koronel izendatu zuten.[9][10]

Zhoha 2022ko martxoaren 5ean hil zen Ukrainako Indar Armatuen aurkako borrokan,[8] Volnovakhako guduan, Errusiak Ukraina inbaditu zuenean, 2022an.[16] Errusiazaleen iturri baten arabera, zibilak ebakuatzen saiatzen ari zela hil zen.[6]

Denis Puxilin, DHEko liderrak, Donetskeko Herri Errepublikako Heroi titulua eman zion hil ondoren,[6][17] eta Vladimir Putin-ek, Errusiako Presidenteak, berriz, Errusiako Federazioko Heroi titulua.[9][18] Aleksander Kots-ek, Komsomolskaia Pravdako gerra-korrespontsalak "nekrologia bikaina" idatzi zuen Zhoharentzat, Al Jazeerak errusiar propagandaren ahalegintzat jo zuena.[16] Vladimirren aita, Artem, Sparta Batailoiko komandante izendatu zen lehenengoa zendu ostean.[6][8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 156. araua – Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema.
  2. a b (Errusieraz) «Денис Пушилин вручил высшую государственную награду ДНР отцу Владимира Жоги» Денис Пушилин | официальный сайт 2022-03-06 (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
  3. a b «Глава ДНР сообщил о гибели командира батальона «Спарта»» tass.ru (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
  4. (Errusieraz) «Указ о присвоении звания Героя Российской Федерации Владимиру Жоге» Президент России (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
  5. «Путин присвоил звание Героя России посмертно командиру батальона "Спарта" Владимиру Жоге» tass.ru (Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
  6. a b c d e f g (Ingelesez) «Who was Vladimir Zhoga? Russian 'neo-Nazi' warlord known for his brutality killed in Ukraine» meaww.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  7. a b «UAWire - Separatist known as Vokha will become new commander of the Sparta Battalion» uawire.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  8. a b c d e f (Errusieraz) ««Спарту» возглавил Артем Жога — отец убитого нацистами Героя ДНР» EADaily (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  9. a b c d (Ingelesez) Boyd, Milo. (2022-03-07). «Russian warlord who led Neo-Nazi ‘Sparta’ battalion shot dead in battle» mirror (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  10. a b c d (Alemanez) «Er wird als russischer Held gefeiert: Neonazi-Warlord stirbt offenbar in der Ukraine» TAG24 (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  11. (Ingelesez) Gogarty, Conor. (2022-03-12). «Russian commanders killed in Ukraine including 'brutal warlord'» WalesOnline (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  12. Galeotti, Mark. (2019). Armies of Russia's war in Ukraine. , 21; 23 or. ISBN 978-1-4728-3344-0. PMC 1091651615. (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  13. a b (Ingelesez) «Leader of so-called “Donetsk People’s Republic” killed in action near Volnovakha» Ukrayinska Pravda (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  14. a b Galeotti, Mark. (2019). Armies of Russia's war in Ukraine. , 23 or. ISBN 978-1-4728-3344-0. PMC 1091651615. (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  15. Galeotti, Mark. (2019). Armies of Russia's war in Ukraine. , 23–24 or. ISBN 978-1-4728-3344-0. PMC 1091651615. (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  16. a b (Ingelesez) «Controlling the narrative: Russia tightens grip on media amid war» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  17. «Ukrainian Forces have Killed the Commander of the Sparta Battalion - Novinite.com - Sofia News Agency» www.novinite.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  18. tass.ru (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]