Vojislav Koštunica

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Vojislav Koštunica
Vojislav Kostunica - EPP Congress Rome 2006 (68) (cropped).jpg
Serbia eta Montenegroko presidentea

2000ko urriak 7 - 2003ko martxoak 7
Slobodan Milošević - Svetozar Marović
Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistako presidentea

2000ko urriak 7 - 2003ko martxoak 7
Slobodan Milošević - Svetozar Marović
Serbiako Lehen Ministroa

2004ko martxoak 3 - 2008ko uztailak 7
Zoran Živković - Mirko Cvetković
Bizitza
Jaiotza Belgrad1944ko martxoaren 24a (73 urte)
Herrialdea  Serbia
Jugoslaviako Errepublika Federala
 Jugoslavia
 Serbia eta Montenegro
Bizilekua Belgrad
Talde etnikoa Serbiarra
Hezkuntza
Heziketa University of Belgrade Faculty of Law
Hezkuntza-maila Zuzenbiden Doktorea
Lanbidea
Lanbidea politikaria, legelaria eta pedagogoa
Jasotako sariak
Sinesmenak
Erlijioa Serbiako Eliza Ortodoxoa
Alderdi politikoa Serbiako Alderdi Demokratikoa
Alderdi Demokratikoa
IMDb nm1390191
Signature of Vojislav Koštunica.png

Vojislav Koštunica (serbieraz: Војислав Коштуница, ʋǒjislaʋ koʃtǔnit͡sa ahoskatua; Belgrad, Serbia, 1944ko martxoaren 24a -) serbiar politikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Serbiako Oposizio Demokratikoko (DOS) liderra, Jugoslaviako lehendakaria. Zuzenbideko irakasle izan zen unibertsitatean, 1974 arte; urte hartan bere lanpostutik egotzi zuten Titoren kontra agertzeagatik. 1992an Serbiako Alderdi Demokratikoa (DSS) sortu zuen.

2000ko abuztuan 18 talde liberal eta nazionalistez osaturiko Aldaketarako Aliantzaren hautagai izatea onartu zuen; taldeak urte bereko irailean esku hartu zuen hauteskundeetan Serbiako Oposizio Demokratikoa (DOS) izenarekin. Bere hitzaldian, gogor kritikatu zuen Kostunicak Mendebaldea Kosovo Serbiari kendu izangatik, 1999ko udaberriko bonbardaketen ondoren; orobat azaldu zen Miloševićen kontra, Serbiar nazionalismoaren galtzailetzat akusatuz. Hauteskundeak egin zirenean (2000ko iraila), hauteskunde-batzordeak adierazi zuen Kostunicak botoen % 48,22 lortu zuela, eta Milosevicek % 40,23. Batzordeak ordea ezeztatu egin zuen Kostunicaren hautapena eta Milosevicek ez zuen onartu bere galera; hurrengo egunean protesta handiak izan ziren batzordearen erabakiaren eta Milosevicen aurka eta Kostunicaren alde. Azkenean, Milosevicek amore eman zuen eta ezagutu zuen Koštunica presidente berritzat. Abenduko legebiltzarreko hauteskundeetan, Kostunicaren DOS alderdiak garaipen erabatekoa izan zuen, eta garaipen horrek sendotu zuen Koštunica bere karguan. Haren ondoren, Kostunicak erreforma demokratikoak iragarri zituen, Milosevicen erregimena erabat deuseztatuko zutenak. Jugoslaviako errepublika federala desagertu zenean Serbia eta Montenegro estatuak sortzeko, bere lehendakari-kargua utzi eta Serbiako lehen hauteskundeak egin ziren (2003). Vojislav Koštunicak hauteskundeak irabazi eta Serbiako Lehen Ministro izan zen 2008an karguari uko egin zion arte, Kosovok independentzia deklaratu eta astebetera.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vojislav Koštunica Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]