Volans (konstelazioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Volans (konstelazioa) 
Behaketa
AurkitzaileaPetrus Plancius
Aurkikuntza-data1597
Honen izena daramaflying fish (en) Itzuli
Ezaugarri fisikoak
Azalera141,4 °²

Volans edo Arrain Hegalaria[1][oh 1]latinez: Volans— zeruko hego hemisferioko konstelazio bat da. Jatorriz, Piscis Volans izena du, eta latinez "Arrain Hegalari" esan nahi du.

XVI. mendean Petrus Plancius flandriar astronomoak sortutako 20 konstelazioetako bat da, eta 1597-1598 artean Pieter Dirkszoon Keyser eta Frederick de Houtman herbehereetar itsasgizonek definitu zituzten. Johann Bayer alemaniar astronomoaren Uranometria (1603) idazlanean lehebizikoz agertu zen.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 22 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]