Volgako batelarien abestia
Volgako batelarien abestia | |
---|---|
Fiodor Xaliapinen, Ivan Rebroffen, Glenn Millerren, Alexandrov Taldearen, Ural cossacks choir (en) eta Boris Christoffen musika-lana | |
Egilea(k) | Fiodor Xaliapin, Ivan Rebroff, Glenn Miller, Alexandrov Taldea, Ural cossacks choir (en) eta Boris Christoff |
Argitaratze-data | 1917 |
Ezaugarriak | |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Volgako batelarien abestia (errusieraz: Дубинушка, baina Эй, ухнем! gisa ezaguna, [Ey, ukhnem!, "hi, tirazak"], behin eta berriz errepikatzen den zatia dela eta) Errusiako abesti tradizional oso ezaguna da. Mily Balakirevek jaso zuen eta 1866ko bere folk abestien liburuan argitaratu. Burlakek edo gabarra-garraiolariek abesten zuten Volgan. Balakirevek, hala ere, apalaldi bakarrarekin argitaratu zuen, gaur egun kantatu ohi den lehenengoa. Hurrengo bi bertsoak beranduago gehitu ziren. Ilya Repinen margolan ezaguna, Gabarra garraiolariak Volgan Tsarren Errusian bizi ziren burlak horiek islatzen ditu.
Abestia Feodor Txaliapinek egin zuen famatu, eta hortik aurrera kontzertu askotako abesti ezaguna izan da, batez ere ahots baxua duten gizonentzat. Glenn Millerrek egin zion jazz moldaketa 1941an abestirik salduena izan zen AEBn. Alexander Glazunov konpositore errusiarrak bere "Stenka Razin" lanaren zati bat abesti honetan oinarritu zuen. Manuel de Falla espainiar konpositoreak abesti honen moldaketa bat idatzi zuen, Canto de los remeros del Volga (del cancionero musical ruso) izenarekin argitaratua 1922an. Lan hau Ricardo Baeza diplomazialariaren enkarguz egin zuen, Nazioen Ligan aurkeztu eta diru laguntza lortzeko Lehen Mundu Gerran errefuxiatutako bi milioi errusiarrentzat. Igor Stravinskik orkestrarako moldaketa bat ere egin zuen.
Letra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Эй, ухнем! |
Ey, ukhnem! |
Hi, tirazak! |