Vologda oblasta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vologdako oblasta» orritik birbideratua)
Vologda oblasta
 Errusia
Andoma Mountains by the lake Onega in Vologda oblast 01.jpg
Flag of Vologda oblast.svg Coat of arms of Vologda oblast.svg
Administrazioa
Estatua  Errusia
ISO 3166-2 RU-VLG
Hiriburua Vologda
Gobernuburua Oleg Kuvshinnikov (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 60° 05′ N, 40° 27′ E / 60.08°N,40.45°E / 60.08; 40.45Koordenatuak: 60° 05′ N, 40° 27′ E / 60.08°N,40.45°E / 60.08; 40.45
Vologda in Russia.svg
Azalera 145,700 km²
Mugakideak Arkhangelsk oblasta, Kirov oblasta, Kostroma oblasta, Jaroslavl oblasta, Tver oblasta, Novgorod oblasta, Leningrad oblasta eta Kareliako Errepublika
Demografia
Biztanleria 1.176.689 (2018ko urtarrilaren 1a)
Red Arrow Down.svg−10.971 (2016)
Dentsitatea 8,25 bizt/km²
Informazio gehigarria
Lurralde mora Oblasta
Ordu eremua Moskuko Ordua
Matrikula 35
vologda-oblast.ru/

Vologda Oblasta (errusieraz: Вологодская областьVologodskaya oblast) Errusiako subjektu federal bat da, Ipar-mendebaldeko Barruti Federalean kokaturik dagoena. 145.700 km²ko azalera du, eta 2010ean 1.202.444 biztanle zituen[1]. Zentro administratiboa Vologda da, eta hiri handiena Txerepovets.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vologdako oblastak, honako subjektu federal hauekin egiten du muga: Arkhangelsk oblastarekin iparraldean, Kirov oblastarekin ekialdean, Kostroma oblastarekin hego-ekialdean, Jaroslav oblastarekin hegoaldean, Tver oblastarekin hego-mendebaldean, Leningradoko oblastarekin mendebaldean eta Kareliako Errepublikarekin ipar-mendebaldean.

Oblastaren mendebaldeko herena goi Volgaren adarrek drainatzen dute, eta ekialdea Ipar Dvinaren arroaren barnean dago. Ipar-mendebaldeko eremu txiki bat Onega aintziraren arrokoa da[2].

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vologdako oblasta, monumentu historikoetan aberatsa da, Kirilo-Belozerski monasterioa, Ferapontov komentua (Gizateriaren Ondare dena), Veliki Ustiug eta Belozersk Erdi Aroko hiriak, Totma eta Ustiuzhnako eliza barrokoak, etab...

Ordu eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vologdako oblasta Moskuko ordu eremuan dago (MSK/MSD). UTCrekin duen diferentzia, +0300 (MSK)/+0400 (MSD) da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]