Vologeso III.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vologeso III.a

Bizitza
JaiotzaI. mendea
HeriotzaII. mendea ( urte)
Familia
AitaVologeso II.a
LeinuaPartiako arsaziar dinastia
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Vologeso III.a Partiakoak Partiar Inperioko tronua, gutxi gora-behera 105ean aldarrikatu zuen, Pakorus II.aren (80-105) azken egunetan, eta honen ondoren inperioaren ekialdeko zatiko gobernaria izan zen 105 eta 147 artean.

Bere erregealdiko lehen garaietan, Vologeso III.ak Pakorus II.aren oinordeko legitimoak ziren Osroes I.a (105-129) eta Mitridates IV.aren (129-140) aurka borrokatu zuen, Mesopotamia gobernatzen zutenak, honen ondorioz, garai hau gerra zibil batean murgildu zelarik. Osroes eta Mitridates erronka handia ziren Vologeso III.arentzat, hau, jada, erromatarrekin zenbait gatazkatan murgildua baitzegoen, bereziki Trajano enperadorearen (98-117) inbasioaren ondorioz.

Vologeso III.ak bere domeinua Partia gehienean zehar hedatzea lortu zuen Osroes I.a hil ondoren, alabaina, oraindik Mitridatez IV.ari, alanoek Kapadozian, Armenian eta Median egin zituzten erasoei eta izen ezezaguneko usurpatzaile batek 140 inguruan buru izan zuen matxinada bati aurre egin behar izan zion.

Vologeso III.a hil ondoren, partiarren erresuma, beste behin batu zen, Vologeso IV.aren agintepean (147-191), bere arerio izan zen Mitridates IV.aren semea zena.