Vologeso VI.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vologeso VI.a
Coin of Vologases VI of Parthia (cropped), Ecbatana mint.jpg
errege

Bizitza
Jaiotza ?
Heriotza 228 ( urte)
Familia
Aita Vologeso V.a
Anai-arrebak
Leinua Partiako arsaziar dinastia
Jarduerak
Jarduerak monarka

Vologeso VI.a Partiakoa (persieraz: بلاش ششم‎, Balash) Partiar Inperioko gobernari bat izan zen 208 eta 228 artean.

Vologeso VI.a bere aita Vologeso V.aren (191-208) oinordekoa izan zen Partiar Inperioko tronuan. Tronuratu ondoren, bere anaia Artaban IV.a (213-224) bere aurka matxinatu zen, Inperioaren zati gehiena bereganatuz. Hala eta guztiz ere, Vologeso VI.ak Babiloniaren zati baten kontrola mantendu zuen.

Partiar Inperioan borroka dinastiko hauek gertatzen zire bitartean, sasaniar inperioaren sortzailea izan zen Ardashir I.ak Artaban IV.a garaitu eta hil zuen 226an, Partiako ekialdeko probintziak konkistatuz. Hurrengo urteetan, Ardashirrek are gehiago hedatu zuen bere inperio berria, Vologeso VI.a 228 inguruan garaitu edo tronutik kenduz.