Volterra
| Volterra Volterra | |||
|---|---|---|---|
| Italiako udalerria | |||
| Administrazioa | |||
| Herrialdea | |||
| Italiako eskualdeak | |||
| Probintzia | Pisako probintzia | ||
| Izen ofiziala | Volterra | ||
| Jatorrizko izena | Volterra | ||
| Posta kodea | 56048 | ||
| ISTAT kodea | 050039 | ||
| Herriburua | Volterra | ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 43°24′00″N 10°52′00″E / 43.4°N 10.8667°E | ||
![]() | |||
| Azalera | 252,85 km² | ||
| Altitudea | 531 m | ||
| Mugakideak | Casole d'Elsa, Lajatico, Montaione, Montecatini Val di Cecina, Peccioli, Pomarance, San Gimignano, Colle di Val d'Elsa eta Gambassi Terme | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 9.537 (2023ko urtarrilaren 1a) | ||
| Dentsitatea | 38 bizt/km² | ||
| Informazio gehigarria | |||
| Telefono aurrizkia | 0588 | ||
| Hiri senidetuak | Bruchsal, Wunsiedel, Mende eta Bojador | ||
| Katastro kodea | M126 | ||
| Sailkapen sismikoa | 3 (Txikia) | ||
| Matrikula | PI | ||
| comune.volterra.pi.it | |||
Volterra Italiako udalerri bat da. Pisako probintzian kokatuta dago, Toscana eskualdean. 9.537 biztanle ditu, 252,85 kilometro koadroko azaleran banatuta.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etruskoen hiri inportantea izan zen Velathri izenarekin, eta K.A. 8 mendetik da gune populatua. Garai etruskokoak dira harresiak, eta horietan bereziki Porta all'Arco hegoaldera ematen duen portalea, Europako puntu erdiko arku zaharrenetarikoa. Akropoli etruskoaren hondakinak ere ikus daitezke hirian.
Kristo aurreko 3. mendean Erromarekin aliatu zen hiria, eta harrezkero bertako etruskoak erromatartzen hasi ziren. Garai erromatarreko aztarna bikainena teatroa da.
5. mendean, elizbarruti baten buru izan zen, eta Erdi Aroan hiri independente gisa izan zuen garapenik, 13. eta 14. mendeen artean Florentziaren kontrolpera igaro zen arte.
Eraikin nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Piazza dei Priori eta Palazzo dei Priori herriaren erdigune historiko eta administratiboa dira, Toscanako beste hiri batzuetako palazzo eta plaza publikoen parekoak dira.
Hiriko duomo eta katedralaz gain (13. mendekoa), bataiotegi bat ere badu garai berekoa.
Fortezza Medicea delako gaztelu eta gotorleku handia, Florentziaren eta Medicitarren agintepeko ernazimenduko garaiaren aztarna da.
Erdi Aroko dorretxe urbano bikainak ere baditu, hala nola Casa-torre Toscano edo Casa-torre Buonparenti izenekoak.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako udalerri hauek ditu mugakide: Casole d'Elsa, Lajatico, Montaione, Montecatini Val di Cecina, Peccioli, Pomarance, San Gimignano, Colle di Val d'Elsa eta Gambassi Terme.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Biztanleria-piramidea 2026 Guztira: 4.585 gizon, 4.777 emakume | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Iturria: Datu hauek ISTAT estatistika gune ofizialetik eskuratu dira[3] | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Etxebizitza eta etxeguneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ISTATen zentsu iraunkorraren arabera, 2021ean udalerrian 6.726 etxebizitza zeuden: 4.551 (% 67,7) okupatuta eta 2.175 (% 32,3) hutsik edo noizbehinka erabiliak. 2019an, okupatutako etxebizitzen % 86 jabetzan zeuden, % 12,1 alokairuan eta % 1,8 beste titulu batekin.
Erabilera (2021)
Okupatutako etxebizitzen jabetza-erregimena (2019)
2024an 4.570 etxegune (familia) zeuden udalerrian, eta horietatik 1.893 (% 41,4) pertsona bakarrekoak ziren. Etxegune bakoitzeko batez beste 2 kide zeuden.
Etxeguneak tamainaren arabera (2024)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Popolazione residente dei comuni. Censimenti dal 1861 al 1991. ISTAT.
- ↑ Popolazione residente per territorio – serie storica. .
- ↑ (Italieraz) «Popolazione residente per età e sesso al 1° gennaio (POSAS)» Istat (kontsulta data: 2026-08-28).

