Edukira joan

Volumni hipogeoa

Volumni hipogeoa
Kokapena
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Umbria
ProbintziaPerugiako probintzia
Italiako udalerriPerugia
Koordenatuak43°05′N 12°25′E / 43.09°N 12.42°E / 43.09; 12.42
Map

Volumni hipogeoa nekropoli etrusko bat da, Volumni edo Volumnus familiaren hipogeoa, ziur asko K.a. III mendekoa. Umbriako Perugia hiriko aldirietan dago, Ponte San Giovannin.

Hilobia Palazzoneko nekropoliko eremu arkeologiko zabalaren parte da (k.a.6. mendetik osatzen joan zen multzo bat). Volumni hipogeoa k.a. I. mendera arte erabili zen eta ezkutuan egon zen 1840ko otsailaren 5ean Ponte San Giovanni eta Perugia lotzen dituen Via Assisana bideko lanetan berraurkitu baino lehen. Ondoren hilobietarako sarrera babesteko asmoz eraikin bat eraiki zuten, eta museo txiki gisa funtzionatzen du.

Garai helenistiko etruskoko hilobi etruskoen adibide garrantzitsuenetako bat da, Arunte Volumniusen (Arnth Veltimna Aules, etrurieraz) familiaren hilobia zen, Gens Volumni deitu izan zena gero, eromatar familia patriziarra bilakatu zirelarik Etruria Erromak konkistatu eta asimilatu ondoren.

Harmailadun korridore luze batek (dromosak) zoruaren mailaren azpitik metro batzuk jaisteko aukera ematen du, eta han hipogeoaren sarrerako atea dago. Handik alboko lau gela txikitara eta erdiko hiru gela handiagotara sarbidea dago. Horietako batean, hileta-kutxa nagusiak zeuden, familiaburuen gorpuzkinekin. Arnth Veltimna izena duena trabertinozkoa da, eta triklinio batek errematatzen du. Triklinio horren gainean etzanda dago patriarka, heriotzaren bi aingeruek lagunduta. Inskripzioak elebidunak dira, latinez eta etrurieraz daude.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Key to Umbria: Perugia» www.keytoumbria.com (kontsulta data: 2025-09-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]