Vorkuta
| Vorkuta | |||
|---|---|---|---|
| Errusiako udalerria | |||
|
| |||
|
| |||
| Administrazioa | |||
| Estatua |
| ||
| Subjektua | Komien Errepublika | ||
| Barrutia | Ipar-mendebaldeko Barruti Federala | ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 67° 30′ 00″ N, 64° 02′ 00″ E / 67.5°N,64.033333333333°EKoordenatuak: 67° 30′ 00″ N, 64° 02′ 00″ E / 67.5°N,64.033333333333°E | ||
| Garaiera | 180 metro | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 70.548 biztanle | ||
| Eremua | 29,73 kilometro koadro | ||
| Bestelako informazioa | |||
| Telefono aurrizkia |
82151 | ||
| Ordu-eremua | MSK (UTC+04:00) | ||
| Webgune ofiziala | |||
Vorkuta (errusieraz: Воркута́; komieraz: Вӧркута, Vörkuta) Ipar-mendebaldeko Errusian dagoen Komien Errepublikako hiria da. Vorkuta ibaiaren ertzean dago, Zirkulu Polar Artikotik 50 km iparraldera. 2010ean 70.548 biztanle zituen[1].
Eduki-taula
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Vorkuta 1932. urtean sortu zuten, bertan behartutako lan-esparruak (gatibu languneak) ipini zituztenean, Gulag zeritzon zigor-erakundearen eskutik. Beraz, 1930eko hamarkadaz gero, presoek hiria eraikitzen eta inguruetako ikatz-meatzeak ustiatzen lanean behartuta jardun zuten.
Hiri-izendapena 1943ko azaroaren 26an eman zioten. Vorkutan zegoen Sobietar Batasunaren Gulagak Europako aldean zeukan lan-esparru handiena, eta beste esparru batzuetarako administrazio-gune ere izan zen, hala nola Kotlas, Petxora eta Izhma-korakoa (gaurko Sosnogorsk).
1953. urtean presoak matxinatu egin ziren (Vorkutako altxamendua); Armada Gorriak eta NKVD-k bortizki menperatu zituzten. Harrezkero, 1950eko hamarkadan beste lan esparruak ere ixten joan ziren.
Gerra Hotzaren sasoian hegazkin bonbaketarientzako basea zegoen Vorkutan.
Gaur egun, hiriko diru-iturri nagusi ziren ikatz-meatze asko itxita daude, ustiaketa-gastu handiak dituztelako. Hiriak aireportua dauka.
Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Vorkutan klima kontinental azpiartikoa (Dfc) dute, Köppen klima sailkapenaren arabera; neguak luzeak, oso hotzak eta lehorrak dira, eta udak laburrak eta epelak.
| Datu klimatikoak (Vorkuta) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 1.1 | 1.2 | 5.3 | 12.0 | 26.5 | 31.0 | 33.8 | 30.0 | 24.2 | 15.6 | 4.8 | 3.5 | 33.8 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -15.6 | -16.1 | -9.6 | -5.5 | 1.7 | 12.7 | 18.7 | 14.2 | 7.8 | -0.8 | -9.5 | -13.9 | -1.3 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | -19.5 | -20.0 | -13.9 | -10.0 | -1.9 | 7.6 | 13.2 | 9.7 | 4.3 | -3.4 | -13.3 | -17.6 | -5.4 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -23.6 | -23.9 | -18.1 | -14.4 | -5.2 | 3.3 | 8.2 | 5.8 | 1.3 | -6.1 | -16.5 | -21.6 | -9.2 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -48.0 | -49.4 | -41.0 | -38.5 | -26.3 | -8.4 | -1.0 | -4.0 | -10.5 | -29.0 | -45.1 | -52.0 | -52.0 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 36 | 34 | 33 | 27 | 35 | 52 | 55 | 63 | 57 | 57 | 40 | 42 | 531 |
| Iturria: Pogoda.ru.net[2] | |||||||||||||
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vorkuta |