Vox (alderdi politikoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Vox
Buruzagia Santiago Abascal Conde eta José Antonio Ortega Lara
Sorrera 2013ko abenduaren 17a
Egoitza nagusia Madril, Espainia
Ideologia politikoa Espainiar nazionalismoa, eskuin muturra, monarkismoa, kontserbadurismoa, zentralismoa
www.voxespaña.es

Vox eskuin muturreko[1] espainiar alderdi nazionalista bat da, 2013ko abenduaren 17an Espainiako Alderdi Popularreko kide ohiek sortua.[2] Bere egitasmoaren funts nagusiak hiru dira: ETAren aurka irmo jokatzea, Espainiaren batasunari eustea eta autonomia erkidegoak kentzea.[3] Horrez gain, abortatzeko eskubidearen kontra eta Espainiako monarkiaren alde daudela ere adierazi dute.[4] 2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeak izan ziren alderdia aurkeztu zen lehena; Espainia osoan 200.000tik gora boto eskuratu zituen, baina ez zuen ordezkaritzarik lortu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. PPren politika eskuindarra «ezkerrekoa edo ezker muturrekoa» dela dio VOXen fundatzaileetakoa den Espinosa de los Monterosek ((Gaztelaniaz) «Espinosa de los Monteros (Vox): "El PP hace políticas de izquierda o extrema izquierda"», Vozpópuli, 2014-01-17).
  2. (Gaztelaniaz) «Se dio de alta el pasado 17 de diciembre en el Registro de Partidos Políticos del Ministerio del Interior», La Gaceta, 2014-01-15.
  3. «Autonomiak kendu nahi ditu atzo aurkeztu zuten Vox alderdi berriak», Berria, 2014-01-17.
  4. «Estatuaren eredu autonomikoa amaitzeko lan egingo du Vox alderdiak»Eitb.com, 2014-01-16.