Edukira joan

Voynich eskuizkribua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Voynich eskuizkribua
Datuak
Argitaratze-dataezezaguna
Jatorrizko izenburuaVoynich manuscript
OCLC1088207234

Voynich eskuizkribua kodize iluminatu bat da, eskuz idatzia. Idazketa-sistema eta hizkuntza ezezaguna izan da orain dela gutxi arte[1]. Karbono-14 bidezko datazioa erabilita 1404-1438 artean datatu da, eta baliteke Italiako iparraldean idatzi izana, Pizkundean zehar[2][3]. Eskuizkribuak Wilfrid Voynichen izena darama, 1912an erosi zuen poloniar liburu merkataria[4].

Orrialde batzuk falta dira, baina 240 oraindik mantendu dira. Testua ezkerretik eskubira idatzita dago, eta orrialde gehienek ilustrazioak edo diagramak dituzte. Orrialdeetako batzuk tolesgarriak dira.

Voynich eskuizkribua aurkitu zenetik kriptografo askok ikertu alferrik dute, baita Lehen Mundu Gerra eta Bigarren Mundu Gerrako kode-apurtzaileek ere[5]. Misterio horrek imaginazioa piztu du,baita nobela asko eta zer esan handiia sortu ere. Teoria horietatik guztietatik ez da bat bera ere frogatu mende osoan zehar. Arazo nagusien artean, hizkuntza galdua erabiltzea da, alfabetoko letra gehienak ezezagunak izatea, puntuaziorik eza, letretako batzuek aldaerak izatea, letra guztiak xeheak izatea, kontsonante bikoitzik ez egotea eta latinezko laburdurak ere bai[1]. 2019ko maiatzaren 15ean iragarri zen adimen artiziala erabilita deszifratzea lortu zutela[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Ingelesez) Cheshire, Gerard. (2019-04-29). «The Language and Writing System of MS408 (Voynich) Explained» Romance Studies: 1–38.  doi:10.1080/02639904.2019.1599566. ISSN 0263-9904. (kontsulta data: 2019-05-15).
  2. «New York Festivals - 2011 World's Best Television & Films™ Winners» web.archive.org 2012-03-09 (kontsulta data: 2019-05-15).
  3. (Ingelesez) «Experts determine age of book 'nobody can read'» phys.org (kontsulta data: 2019-05-15).
  4. The most mysterious manuscript : the Voynich "Roger Bacon" cipher manuscript. Southern Illinois University Press 1978 ISBN 0809308088. PMC 3327448. (kontsulta data: 2019-05-15).
  5. (Ingelesez) Hogenboom, Melissa. (2013-06-22). 'Genuine message' in uncracked text. (kontsulta data: 2019-05-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]