Vukovar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vukovar
 Kroazia
Vukovar Street scene.JPG
Vlag vukovar.gifVukovar Wappen.gif
Administrazioa
Herrialdea  Kroazia
Eskualdea Vukovar-Syrmia eskualdea
Postakodea 32000
Geografia
Koordenatuak 45° 21′ 00″ N, 19° 00′ 12″ E / 45.35°N,19.003333333333°E / 45.35; 19.003333333333Koordenatuak: 45° 21′ 00″ N, 19° 00′ 12″ E / 45.35°N,19.003333333333°E / 45.35; 19.003333333333
Vukovar hemen kokatua: Kroazia
Vukovar
Vukovar
Azalera 100,26 km²
Altuera 108 m.
Demografia
Biztanleria 28.016 biztanle (2011)
Dentsitatea 279,43 bizt/km²
Informazio gehigarria
Webgunea http://www.vukovar.hr/

Vukovar Kroaziako Vukovar-Syrmia eskualdeko hiriburua da. Danubio ibaia bertatik pasatzen da eta herrialde osoko ibai portu garrantzitsuena da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vuko erreka Danubio ibaiean sartzen den puntua da. Bestalde hungarieraz var hitzak hiria esan nahi du. Beraz Vukovar Vuko errekako hiria da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VI mendean iritsi ziren eslaviarrak inguru honetara eta kroaziar agintariak izan zituen harik eta XIII mendean Hungariarren menpe gelditu zen arte. Vukovar hiria bera XIII. mendean aipatzen da lehen aldiz.

Ibai portu garrantzitsua izanik, Bigarren Mundu Gerran aliatuek gogor bonbakatu zuten Vukovar.

Kroaziako Independentzia Gerran ere oso kaltetua izan zen hiria. Une hartan kroaziarrak %43a ziren eta serbiarrak %37a. Indar paramilitar serbiarrek setioa ezarri zuten eta 1.600 pertsona hil, 800 desagertu eta 42.000 ihes egin behar izan zuten. Setioa bukatzerakoan serbiarrak hirira sartu eta hospitalean zeuden 200 zauritu exekutatu zituzten. Gertaera beltz hau Vukovarreko sarraskia izenaz ezagutzen da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerrak kaltetuta badaude ere, aipatzekoak dira honako hauek:

  • Eltz jauregia
  • Frantziskotar monasterioa
  • Done Jakue eliza katolikoa
  • San Nikolas eliza ortodoxoa

Vukovartar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Vukovar