Edukira joan

Vulture

Vulture
Motaeskualde geografikoa eta wine-producing region (en) Itzuli
Geografia
Mapa
Koordenatuak41°00′N 15°42′E / 41°N 15.7°E / 41; 15.7
UTC orduaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Basilicata
ProbintziaPotenzako probintzia

Vulture (italieraz: Il Vulture, ˈvulture ahoskatua), Vulture-Melfese edo Vulture-Alto Bradano ere deitua, Potenzako probintziako iparraldean dagoen eskualde geografiko eta historikoa da.

Atella, Barile, Ginestra, Lavello, Melfi, Rapolla, Ripacandida, Rionero in Vulture, Maschito, Venosa, Ruvo del Monte, Rapone eta San Fele udalerriek osatzen dute eskualdea. Vulture mendia (1326 m) jarduerarik gabeko sumendiren izena darama. Bertoko leku turitikoen artean, Monticchioko bi lakuak sumendiaren kraterraren barruan daude, eta Frederiko II.aren Lagopesole gaztelua Melfin.

Vultureko sumendi-lur emankorra mahatsa eta olibondoak landatzeko egokia da. Aglianico del Vulture DOC-ardoa ekoizten dute eskualdean, baita Aglianico dolce izeneko ardo gozoa, Aglianico di Filiano, Vultureko malvasia eta Vultureko moskatel ere. Vulture mendiko eremuak iturburu ugari ditu, eta ur mineralaren zenbait marka botilaratzen dituzte bertan.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Gastronomic specialties. Il Vulture

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]