Würtemberg

Koordenatuak: 48°46′43″N 9°10′46″E / 48.7786°N 9.17944°E / 48.7786; 9.17944
Wikipedia, Entziklopedia askea
Würtemberg
MotaGermaniako Erromatar Inperio Santuko estatua eta eskualde historiko
Geografia
Map
Koordenatuak48°46′43″N 9°10′46″E / 48.7786°N 9.17944°E / 48.7786; 9.17944

Würtemberg (alemanez: Württemberg), antzina Wirtemberg, Alemaniako lurralde historikoa da. Suabiako eskualde bat da, Alemaniako hego-mendebaldean dagoena. Bere hedadura Oihan Beltzetik Suabiako mugetarainokoa zen; gaur egun Baden-Württemberg land-aren barnean dago.

Hhiriburu tradizionala Stuttgart da, baina denbora laburrez, Ludwigsburg eta Urach izan ziren. Erresumaren eta dinastiaren izena Stuttgartetik gertu dagoen muino batetik datoz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suabiako konderriaren barne egon ondoren (XII-XIV mendeak), Württembergeko konderria, Suabia garaituta, dukerri egin zuen Maximiliano I.ak (1458). Hogeita Hamar Urteko Gerran protestanteen aldeko izan zen. XVIII. mendearen bukaeran, Frederiko II.a Napoleonen aldetik aliatuen aldera igaro zen, eta era horretan dukerria zabaldu zuen, errege titulua lortzeaz gain. XIX. mendean, Konfederazio Germaniarraren barnean geratu zen; Alemaniar Inperioaren barnean burujabe jarraitu zuen, eta estatu libre (Freier Volksstaat Württemberg, Wurttembergeko estatu librea) parlamentario bihurtu zen 1919. urtean. 1949an Alemaniako Errepublika Federala sortu zenean, Württemberg Baden-ekin elkartu zen eta, horrela, 1952an, Baden-Würtemberg estatu federala sortu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]