Würzburgeko egoitza
Würzburgeko egoitza- alemanez: Würzburger Residenz- Alemaniako Würzburg hirian dagoen jauregi bat da, Bavaria estatuan. 1720-1744 artean egitura nagusia eraiki zuten.
Bere funtzioa Würzburgeko apezpikuen bizileku izatea zen batez ere. Jauregia Alemaniako barrokoaren obra garrantzitsuenetako bat da, eta Europa mailan Vienako Schönbrunn jauregiarekin eta Parisko Versaillesko jauregiarekin aldera daitekeen garrantzia du.
1981ean UNESCOk «Würzburgeko jauregiko lorategi eta egoitza» Gizateriaren Ondare izendatu zituzten.[1] UNESCOren webgunearen arabera, jauregi barroko bikain hau, Alemaniako handienetakoa eta ederrenetakoa, lorategi zoragarriz inguratua, Lothar Franz eta Friedrich Carl von Schönborn printze-apezpikuen babesak sortu zuen. Nazioarteko arkitekto, margolari (Tiepolo barne), eskultore eta iztukugile talde batek eraiki eta apaindu zuen XVIII. mendean, Balthasar Neumannek zuzenduta.[1] Horrela, bi leku daude babesturik:
| Kodea | Izena | Azalera |
|---|---|---|
| 169-001 | Egoitza | 12,84 ha. |
| 169-002 | Rosenbacheko parkea | 1,93 ha |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Ingelesez) UNESCO Culture Sector. Würzburg Residence with the Court Gardens and Residence Square. .
