Wadden itsasoa
| Wadden itsasoa1 | |
Itsasoaren mapa | |
| Mota | Naturala |
| Irizpideak | viii, ix, x |
| Erreferentzia | 1314 |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Europa/Ipar Amerika |
| Koordenatuak | 53°32′N 6°53′E / 53.533°N 6.883°E |
| Izen ematea | 2009 (XXXIII. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena | |
Wadden itsasoa (nederlanderaz: Waddenzee, alemanez: Wattenmeer, behe-alemanez: Wattensee edo Waddenzee, danieraz: Vadehavet, mendebaldeko frisieraz: Waadsee) hego-ekialdeko Ipar Itsasoko marearteko zabalgunea da.
Bere biodibertsitate hain inportantea da ezen 2009an UNESCOk bere herbeheretar eta alemaniar eskualdeak Gizateriaren Ondare izendatu baitzuen.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar-mendebaldeko Europa kontinentala eta Frisiako uharteen artean kokatuta dago, hiru estatutan banatzen delarik: Herbehereak, Alemania eta Danimarka. Den Helderretik (Herbehereak) Esbjergeraino (Danimarka) 500 kilometro luze den kostaldea hartzen du eta 10.000 km²-ko azalera dauka.
Bioaniztasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fauna aberatsaren barruan, hegazti migratzaileak azpimarratzekoak dira lehenik eta behin. Lokatzetan eta ur-ertzetan dabiltzan txoriak, ahateak, antzarak, kaioak eta txenadak, besteak beste. Itsas-ugaztunen artean, itsas txakur arruntak, itsas txakur grisak, mazopak eta izurde muturzuriak bertako espezieak dira.
Parke Nazionalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingurunea babesteko Parke Nazionalak sortu dira. Alemaniak hiru parke sortu ditu bakoitza dagokion estatuak kudeatzen duelarik:
Danimarkak ere Parke Nazionala eratu du 2010an.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ilunsentia.
-
Paisaia hodeiekin.
-
Eider estuarioa.
-
Padurak.
-
Itsas txakur arruntak Herbehereetan (Terschelling).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)(Alemanez)(Nederlanderaz)Wadden Sea World Heritage (UNESCO).

