Wadden itsasoko Parke Nazionala (Saxonia Beherea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Wadden itsasoko Parke Nazionala (Saxonia Beherea)
Norderney, Weststrand -- 2016 -- 5216 -- 2.jpg
Kokalekua Cuxhaven, Wurster Nordseeküste, Geestland, Butjadingen, Nordenham, Stadland, Jade, Varel, Bockhorn, Zetel, Sande, Wangerland, Wittmund, Neuharlingersiel, Esens, Dornum, Hagermarsch, Norden, Krummhörn, Jemgum, Bunde, Borkum, Insel Lütje Hörn Itzuli, Nordseeinsel Memmert Itzuli, Juist, Norderney, Baltrum, Langeoog, Spiekeroog eta Wangerooge, Alemania
Koordenatuak 53° 42′ 00″ N, 7° 20′ 00″ E / 53.7°N,7.33333333°E / 53.7; 7.33333333Koordenatuak: 53° 42′ 00″ N, 7° 20′ 00″ E / 53.7°N,7.33333333°E / 53.7; 7.33333333
Wadden itsasoko Parke Nazionala (Saxonia Beherea) hemen kokatua: Alemania
Wadden itsasoko Parke Nazionala (Saxonia Beherea)
Wadden itsasoko Parke Nazionala (Saxonia Beherea)
Wadden itsasoko Parke Nazionala (Saxonia Beherea) (Alemania)
Azalera 3.450 km²
Izendapena Nationalpark Itzuli
IUCNren babesa II. maila: parke nazional
Sorrera 86-01-01
Webgunea http://www.nationalpark-wattenmeer.de/

Saxonia Behereko Wadden itsasoko Parke Nazionala Alemanian Wadden itsasoko ingurunea babesteko eratutako hiru parke nazionaletako bat da, Saxonia Beherea estatuak kudeatzen duena. Beste parke nazionalekin batera 1986ko urtarrilaren 1ean eratu zen. Wadden itsasoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 2009an.

Parke Nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parke Nazionalak Saxonia Behereko kostalde guztia hartzen du bere baitan, Herbeheretako mugatik hasi eta Elba ibaiaren ahorarte. Honetaz gain Frisiako uharteak ere hartzen ditu (Baltrum, Borkum, Langeoog, Juist, Mellum, Memmert, Minsener Oog, Norderney, Spiekeroog and Wangerooge). Parkearen egoitza nagusia Wilhelmshaven hirian dago.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Habitatak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wad hitzak "lokatza" esan nahi du behe-alemanieraz. Parkearen barnean nagusi dira beraz lokaztiak, baina hauetaz gain badaude padura gaziak, areatzak, dunak eta noski, ibaien estuarioak ere. Itsasaldiek eragin handia dute, izan ere 10 metroko sakonera maximotik 24'5 metrotako garaiera arteko lurrak hartzen baititu.

Biodibertsitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

4000 animalia eta landare espezie zerrendatu dira. Itsasaldiek organismo sinpleenak (diatomea, molusku, krustazeo eta anelidoak) ekartzen dituzte eta kate trofikoan gorago dauden espezieak hauetaz elikatzen dira.

Iparraldeko Europatik datozen hegazti migrariek osatzen dute ornodunen kopuru handiena. Wadden itsasoak 10-12 milioi hegazti limikola, antzar, ahate eta kaio hartzen ditu urtero. hauen artean bereziki aipatu behar 200.000 eiderrak eta 180.000 paita arruntak. Ugaztunen artean foka aipatu behar.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wadden itsasoko Parke Nazionala (Saxonia Beherea) Aldatu lotura Wikidatan