Wahhabismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Wahhabismoa (arabieraz: وهابية‎‎Wahhābiya(h) edo Wahhabi misioa (arabieraz: الدعوة الوهابية‎‎ad-Da'wa al-Wahhābiya(h)) Islamaren korronte nagusia den sunnismoaren azpi-sekta erlijioso fundamentalista bat da. Deskribapen ezberdinak egin izan dira euren ideologiaren inguruan, eta euren jarraitzaileen arabera "ultrakontserbadoreak"[1], "fundamentalistak"[2], "puritanoak"[3][4] eta "monoteismoa puroa berrezartzeko" mugimendua dira[5]. Euren aurkarien arabera "mugimendu sektario aldendu" bat, "sekta gaizto" bat[6] eta Islamaren distortsioa dira[5]. Wahhabi batzuek euren burua Salafi edo muwahhid deitzea nahiago dute[7][8][5].

Muhammad Ibn Abd Al-Wahhab (1703-1792) erreformatzaileak sortua XVIII. mendean[9], saudien dinastiarekin zuen harremanagatik zabaldu zen eta gaur egun Saudi Arabiako musulmandarren artean eragin handia du.[10]

Lege islamdarrak aplikatzeko orduan duen zorroztasunagatik eta zabaltzeko nahiagatik nabarmentzen da. Saudi Arabiako petrolio putzuek emandako dirutzei esker[11], wahhabismoak zabalkunde nabarmena izan du azken hamarkadetan[12].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  Juergensmeyer, Mark; Roof, Wade Clark (2011-10-18) Encyclopedia of Global Religion SAGE Publications ISBN 9781452266565 . Noiz kontsultatua: 2017-08-25 .
  2. (Ingelesez)  Schwartz, Stephen «Saudi Arabia and the Rise of the Wahhabi Threat» Middle East Forum . Noiz kontsultatua: 2017-08-25 .
  3. (Ingelesez)  Fundamentalist Wahhabism Comes to U.S. . Noiz kontsultatua: 2017-08-25 .
  4. (Ingelesez)  «Wahhabi | Beliefs & History» Encyclopedia Britannica . Noiz kontsultatua: 2017-08-25 .
  5. a b c   Dean., Commins, David (2009) The Wahhabi mission and Saudi Arabia I.B. Tauris ISBN 184885014X .
  6. (Ingelesez)  Valentine, Simon Ross (2015-01-09) Force and Fanaticism: Wahhabism in Saudi Arabia and Beyond Oxford University Press ISBN 9781849046152 . Noiz kontsultatua: 2017-08-25 .
  7.   Wiktorowicz, Quintan (2006-05-01) «Anatomy of the Salafi Movement» Studies in Conflict & Terrorism (3): 207–239 doi:10.1080/10576100500497004 ISSN 1057-610X . Noiz kontsultatua: 2017-08-25 .
  8.   J., DeLong-Bas, Natana (2004) Wahhabi Islam : from revival and reform to global Jihad Oxford University Press ISBN 0195169913 .
  9. (Ingelesez)  Sells, Michael (2016-12-20) Wahhabist Ideology: What It Is And Why It's A Problem . Noiz kontsultatua: 2017-08-25 .
  10.   Robert., Lacey, (2010, ©2009) Inside the Kingdom : kings, clerics, modernists, terrorists, and the struggle for Saudi Arabia Penguin Books ISBN 0143118277 .
  11. (Ingelesez)  Kepel, Gilles (2006) Jihad: The Trail of Political Islam I.B.Tauris ISBN 9781845112578 . Noiz kontsultatua: 2017-08-25 .
  12. (Ingelesez)  «What is Wahhabism? The reactionary branch of Islam from Saudi Arabia said to be 'the main source of global terrorism'» The Telegraph . Noiz kontsultatua: 2017-08-25 .