Wallace & Gromit: The Curse of the Were-Rabbit
Wallace & Gromit: The Curse of the Were-Rabbit 2005eko Nick Park eta Steve Box ingeles zinema zuzendarien stop motion animaziozko film komikoa da, Aardman Animationsek DreamWorks Animationsekin batera ekoitzia. Nick Parkek sortutako Wallace & Gromit pertsonaien lehen luzemetraia da, aurretik lau laburmetraien protagonista izan zirelarik. Besteak beste, 2005ko Animaziozko film onenaren Oscar Saria eskuratu zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urteroko Barazki Erraldoien Lehiaketa etortzear da, eta Wallace eta Gromiten herrian barazkiekiko eromena zabaltzen da. Bi lagunak, beti bezain ekintzaile, bere azken asmakizunari esker aberasten ari dira: "Anti-Pesto" sistema, baratzetara sartzen saiatzen diren untxiak kontrolatzeko era humanitarioa. Bapatean, dena pikutara doa, pizti erraldoi, misteriotsu eta betezin bat azaltzen denean, baratzak gauez erasotzen eta aurrean jartzen zaion guztia suntsitzen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 2005eko filmak
- Nick Parkek zuzendutako filmak
- Nick Parkek idatzitako filmak
- DreamWorks Animationek ekoitzitako filmak
- Zinema zirriborroak
- Erresuma Batuko filmak
- Ingalaterran girotutako filmak
- Fantasiazko filmak
- Haur filmak
- Stop motion animazio filmak
- Umorezko filmak
- Animaziozko film onenaren Oscar Sariaren irabazleak