Walter Hauser
| Walter Hauser | |||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||
1900eko urtarrilaren 1a - 1900eko abenduaren 31 ← Eduard Müller - Ernst Brenner →
1892ko urtarrilaren 1a - 1892ko abenduaren 31 ← Emil Welti - Karl Schenk →
1889 - 1890
1888 - 1902
1883ko ekainaren 18a - 1884ko ekainaren 4a
1879 - 1888
1869 - 1875 | |||||||||||||||
| Bizitza | |||||||||||||||
| Jaiotza | Wädenswil, 1837ko maiatzaren 1a | ||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||
| Heriotza | Berna, 1902ko urriaren 22a (65 urte) | ||||||||||||||
| Heriotza modua | berezko heriotza: gaixotasun zerebrobaskularra | ||||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||||
| Hizkuntzak | alemana | ||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||
| Jarduerak | politikaria | ||||||||||||||
| Lantokia(k) | Berna | ||||||||||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||||||||||
| Alderdi politikoa | |||||||||||||||
Walter Hauser (Wädenswil 1837ko maiatzaren 1a – Berna, 1902ko urriaren 22a) suitzar enpresaburu eta politikaria izan zen. Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 1892an eta 1900ean.
Ezin izan zuen farmazia nahi bezala ikasi, eta anaia zaharra hil ondoren, familiako larru-zurratze enpresan aritu behar izan zuen. Armadako ofiziala izan zen, koronel maila lortu zuen eta Wädenswilleko suhiltzaileak ere zuzendu zituen.
Alderdi Erradikal Demokratikoko kidea izan zen, erreforma sozialen, estatu zentralizatuaren eta demokrazia zuzenaren aldekoa. 1868an, Zürich kantonamenduko diputatu hautatu zuten, eta, ondoren, kantoi horretako Kontseilu Handiko eta Estatu Kontseiluko kide izan zen.
1869an Suitzako Estatu Kontseiluko kide aukeratu zuten eta 1874ko Konstituzioaren lanketan parte hartu zuen. 1875ean politikatik erretiratzea erabaki zuen, baina lau urte geroago itzuli zen, familiaren enpresa saldu ondoren. Suitzako Estatuen Kontseiluko kide izan zen eta erakundearen buru izan zen 1883-1884an.
1889ko Suitzako Kontseilu Federaleko kide izan zen hil zen arte. Sail militarra zuzendu zuen urtebetez, eta Finantza eta Aduana saila hamaika urtez. Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen birritan, 1892 eta 1900 urteetan.
