Wang Hongwen
| Wang Hongwen | |||||
|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
1973ko abuztuaren 30a - 1977ko uztailaren 21a
| |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Changchun, 1935eko abendua | ||||
| Herrialdea | Txinako Errepublika (1912–1949) | ||||
| Heriotza | Pekin, 1992ko abuztuaren 3a (56 urte) | ||||
| Heriotza modua | berezko heriotza: gibeleko minbizia | ||||
| Hezkuntza | |||||
| Hizkuntzak | txinera | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | politikaria | ||||
| Kidetza | Lauen banda Guardia Gorria (Txina) | ||||
| Zerbitzu militarra | |||||
| Parte hartutako gatazkak | Koreako Gerra | ||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Alderdi politikoa | |||||
Wang Hongwen (txinera tradizionalez: 王洪文; pinyinez: Wáng Hóngwén; Mantxukuo, 1935eko abuztuaren 3a - Beijing, Txinako Herri Errepublika, 1992ko abuztuaren 3a) txinatar politikaria izan zen, Lauen Bandako kiderik gazteena. Iraultza Kulturalaren baitan (1966–1976) ospea irabazi zuen, Shanghaiko Herriaren Komuna antolatu eta gero, eta Txinako Alderdi Komunista gidatu zuen kide nabarmenetako bat izan zen.
Bere boterearen gorenean Txinako Alderdi Komunistako bigarren idazkariordea izan zen, hau da, alderdiaren hirugarren kargurik garrantzitsuena. Mao Zedong 1976an hil eta gero, Wang alderdiaren barruko kolpe batean kendu zuten eta "iraultzaren aurkako jarduera" delituagatik atxilotu zuten. 1981ean bizi osorako kartzela zigorra ezarri zioten. 1992an hil zen Beijingo ospitale batean gibeleko minbiziak jota, 56 urte zituela[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Watts, Jonathan. (2006-01-07). «Last member of China's Gang of Four dies at 74» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2026-05-08).
