Warayera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Warayera
Waray-waray
Datu orokorrak
Lurralde eremua  Filipinak
Hiztunak 3,100,000
Rankinga 54 (indonesiera kontuan hartu gabe)
Ofizialtasuna Filipinak
Eskualdea Samar, Leyte, Bilaran
Araugilea Komisyon sa Wikang Filipino (Filipinetako Hizkuntzen Komisioa)
Hizkuntza familia
giza hizkuntzak
austronesiar hizkuntzak
Malaysiar-polinesiar hizkuntzak
Borneo–Philippine languages
Philippine languages
Greater Central Philippine languages
Central Philippine languages
Visayan languages
Central Visayan languages
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia ergative–absolutive language
Alfabetoa latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2 war
ISO 639-3 war
Wikipedia war

Warayera —haren hiztunek bisayar ere deitua— austronesiar taldeko hizkuntza bat da, waray etniako jendeak hitz egiten duena. Malaiar-polinesiar mendebaldeko adarrekoa da, bisayar hizkuntzen barrukoa. Filipinetan 3 milioi hiztun ditu. Bisaiak uharteetako tokiko hizkuntza da. Gertuko Biliran probintzian, Leyte uhartearen ekialdean eta Siquijoren ere erabiltzen da. Samarera ere deitzen zaio, jatorriz Samar uhartekoa baita; gaur egun ere, uharte horretan ditu hiztun gehien.

Gaztelaniatik mailegu asko hartu ditu, Filipinak Espainiar Inperioaren kolonia izan zirelako.

Zenbakiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. usá
2. duhá
3. tuló
4. upát
5. limá
6. unóm
7. pitó
8. waló
9. siyám
10. napúlo
11. onse (askotan gaztelania erabiltzen da 10etik gorako zenbakietarako)
100 cien
1.000 mil
1.000.000 milyon

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Galdera bat egin dezaket? - ¿Puydi ba ako mamakiana?
  • Egunon! - ¡Maupay nga adlaw!
  • Nora zoaz? - ¿Makain ka?
  • Non dago komuna? - ¿Hain iton banyo (edo baño)?
  • Nola duzu izena? - ¿Ano iton imo ngaran?
  • Non dago merkatua? - ¿Hain/Diin ba iton mercado?
  • Horrelako bi nahi ditut - Gusto ko (hin) duha ini.
  • Kaixo, Pedro dut izena - Kumusta. Pedro iton akon ngaran. edo Ako hi Pedro