Waris Dirie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Waris Dirie

UNESCO Goodwill Ambassador (en) Itzuli

1997 - 2003
Bizitza
JaiotzaGalkayo (en) Itzuli1965eko urriaren 21a (58 urte)
Herrialdea Somalia
 Austria
BizilekuaGdańsk
Lehen hizkuntzasomaliera
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakmodeloa, eleberrigilea, idazlea, autobiografialaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, zinema aktorea, borondate oneko enbaxadorea, aktorea eta gizaldeko ekintzailea
Altuera175 zentimetro
Enplegatzailea(k)Nazio Batuen Erakundea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0909909 Allocine: 400933 Allmovie: p682602
Facebook: warisdirie Twitter: Waris_Dirie Instagram: waris.dirie Musicbrainz: 7e68879d-66b6-417e-8eb7-3f22321d878d Edit the value on Wikidata

Waris Dirie (Galkayoko eskualdea, Somalia, 1965 )[1] modeloa, idazlea eta emakumezkoen mutilazio genitalaren aurka borrokatzen den ekintzailea da.[1] 1997tik 2003ra NBEko emakumezkoen mutilazio genitalaren aurkako enbaxadorea izan zen 2002an bere erakunde propioa sortu zuen arte: Waris Dirie Fundazioa, EGMren (emakumezkoen genitalen mutilazioa) aurka borrokatzeko.[2][3]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Waris Dirie Darod klanaren partaide zen somaliar familia musulman baten jaio zen. Waris izenak «basamortuko lorea» esan nahi du. Dirieren jaioteguna zein den zehazki ez da ezaguna, 1965. urtean jaio zela baizik ez da zehaztu ahal izan. Hiru urte zituela, genitalak mutilatu zizkioten.[4]

Hamahiru urte zituela, berriz, bere gurasoek bera baino askoz nagusiagoa zen gizon batekin ezkontzera behartu nahi izan zuten, haien kulturaren zein erlijioaren ezaugarri den ezkontza hitzartu batean. Warisek, ordea, bere gurasoen erabakiari aurre eginda, ezkondu baino egun bat lehenago ihes egitea erabaki zuen. Basamortua zeharkatuta, Somaliako hiriburura iritsi zen, Muqdishora alegia, non bere ahizparen etxean babestu zen, eta geroago bere izekorenean.[4][5]

1981. urtean Londresa joan zen bizitzera, bere osabaren etxera, garai hartan hura Londresko somaliar enbaxadore baitzen.[5] Han, etxeko andre jardun zuen. Osabak, ordea, Somaliara itzuli behar izan zuen, Somaliako Gerra Zibila piztu zela eta. Ordutik aurrera, Waris Londresko hainbat etxebizitzatan bizi izan zen, eta Mcdonald's enpresan garbitzaile aritzen zuen. Lanean ziharduelarik, Terence Donovan argazkilariaren arreta erakarri zuen. Warisek hemezortzi urte zituen orduan, eta hainbat argazki egin zizkion garai hartan ezezaguna zen Naomi Campbellekin batera, Pirelli egutegiaren portadarako.[5] Handik lasterrera, Voguen agertutako lehen modelo beltzarana izan zen.[4]

Ondoren Chanel, L’Oréal, Revlon, Versace, Cartier, eta beste marka ugarirekin lan egin zuen. Milango, Parisko eta beste zenbait hiritako moda desfile zein ibiltoki garrantzitsuenetan parte hartu zuen. Azkenik, 1995. urtean BBCk afrikar modeloaren bizitza dokumental batean bildu zuen.

1997. urtean, bere ibilbide profesionala inoiz baino hobeto zihoanean, Laura Zivek Marie Claire aldizkarirako egin zion elkarrizketan Warisek lehengo aldiz hitz egin zuen txikitan jasandako mutilazio genitalari buruz. Urte horretan NBEko emakumezkoen mutilazio genitalaren aurkako enbaxadore izendatu zuten. 1997. urtean Somaliara bidaiatu zuen bere familia bisitatzeko helburuarekin, eta bertan gelditu zen 2000. urtea arte.[4][5]

1998. urtean, Basamortuko lorea izenburuarekin, bere lehen liburua argitaratu zuen. Beste gai batzuen artean, mutilazio genitalari buruz hitz egiten du liburuak, giza eskubideak aldarrikatzen dituen heinean. Oso pertsona famatua zela eta, bere liburuak arrakasta handia eskuratu zuen, eta bide batez munduak emakumeen mutilazio genitalaren arazoa ezagutzea eragin zuen. 1998. urtean Waris Diriek Afrika saria eskuratu zuen, emakumezkoen eskubideen alde borrokatzeagatik. Urte berean, Glamour magazineko irakurleek urteko emakume izendatu zuten. 2001. urtean bere bigarren liburua argitaratu zuen, Egunsentia basamortuan. Liburu horrekin, Paulo Coelhorekin batera Corine Award saria eskuratu zuen, urte hartan gehien saldu zen liburuaren egilea izateagatik.[4]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Afrika saria gobernu alemaniarrak emandakoa1999
  • Women of the year Award Glamour Magazine aldizkariak emandakoa 2000
  • Corine 2002 Egunsentia Basamortuagatik
  • Women’s World Social Award 2004
  • Eliza Katolikoaren Obispo Óscar Romero saria (2005).
  • World Demographic Association26-ko Prix des Générations 2007
  • Prix des Générations 2007 World Demographic Association[6]
  • Chevalier Légion d'Honneur Nicolas Sarkozyk emanda 2007[7]
  • Martin-Buber-Plakette der Stichting Euriade 2008[6]
  • Italiako Errepublikako lehendakariaren urrezko domina (2010), giza eskubideen aldeko ekintzaile gisa egindako lorpenengatik.[8]
  • Thomas Dehler Fundazioaren Thomas Dehler saria (2013), Sabine Leutheusser-Schnarrenberger28k aurkeztua.
  • Woman Of The Year Campaigning Award saria (2013), Londresen, Saclak aurkeztua.
  • Askatasunaren Nazioarteko Saria (2014), Lynne Featherstone ministro britainiarrak Londresko Lorren Ganberan aurkeztua.
  • Emakumeentzako Emakumeen Saria (2017), Vienan "mira!29" aldizkariak emana[9]
  • Donna dell'Anno (2018)[10]
  • Million Chances saria (2018), Fritz Henkel31 Fundazioak emana
  • Sunhak de la Paz saria (2019), emakumeen eskubideekiko konpromisoagatik.[11][12]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauxek dira bere lan batzuk:[13]

  • Basamortuko lorea (1998)
  • Egunsentia basamortuan (2004)
  • Basamortuaren semeak (2005)
  • Amarentzako gutuna (2007)
  • Schwarze Frau, weißes Land (2010)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Somalia's Desert Flower - TIME» web.archive.org 2008-04-22 (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  2. «About Us - EndCuttingGirls Campaign Nigeria» web.archive.org 2020-08-05 (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  3. «Waris Dirie - Desert Flower Foundation» web.archive.org 2016-04-24 (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  4. a b c d e (Gaztelaniaz) Hola.com; Hola.com. «Waris Dirie. Noticias, fotos y biografía de Waris Dirie» hola.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  5. a b c d (Gaztelaniaz) Prada, Por Silvia Ruiz de la. (2016-12-05). «Waris Dirie, una historia de superación» Harper's BAZAAR (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  6. a b «World Demographic Association» web.archive.org 2009-06-04 (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  7. (Frantsesez) Étrangères, Ministère des Affaires. (2014-04-14). Documents diplomatiques français. ISBN 978-3-0352-6251-3. (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  8. (Alemanez) Um 12:08, 08 07 2013. (2013-07-08). «Thomas-Dehler-Preis 2013 geht an Waris Dirie» Die Presse (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  9. (Alemanez) Baltaci, 29 11 2017 um 18:11 von Köksal. (2017-11-29). «„Auch in Österreich ein Problem“: Kämpferin für Rechte...» Die Presse (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  10. (Italieraz) «Waris Dirie, Isoke Aikpitanyi e Margarita Meira: sono tre le Donne dell’anno 2018» La Stampa 2018-03-16 (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  11. (Ingelesez) Committee, The Sunhak Peace Prize. «The Sunhak Peace Prize for 2019 Awarded to Waris Dirie and Dr. Akinwumi Ayodeji Adesina» www.prnewswire.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  12. (Alemanez) «Der in Seoul veranstaltete Sunhak Peace Prize für 2019 wurde an Akinwumi Ayodeji Adesina und Waris Dirie verliehen» OTS.at (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
  13. (Gaztelaniaz) «Waris Dirie» Casafrica 2017-02-10 (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]