Warren Christopher

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Warren Christopher
Warren Christopher.jpg
9. Ameriketako Estatu Batuetako Bigarren Fiskal Nagusia

1967ko martxoak 10 - 1969ko urtarrilak 20
Ramsey Clark - Richard Kleindienst
5. Ameriketako Estatu Batuetako estatu idazkariordea

1977ko otsailak 26 - 1981eko urtarrilak 20
Charles W. Robinson - William P. Clark
63. Ameriketako Estatu Batuetako estatu idazkaria

1993ko urtarrilak 20 - 1997ko urtarrilak 17
Lawrence Eagleburger - Madeleine Albright
Bizitza
Jaiotza Scranton (Ipar Dakota)1925eko urriaren 27a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Century City
Heriotza Los Angeles2011ko martxoaren 18a (85 urte)
Hobiratze lekua Forest Lawn Memorial Park
Heriotza modua berezko heriotza (giltzurruneko minbizia
maxkuriko minbizia)
Hezkuntza
Heziketa Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
Stanford Law School
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea ofiziala, diplomazialaria, politikaria, idazlea eta abokatua
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
Gatazka Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak
Erlijioa Metodismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
Warren Christopher Signature.svg

Warren Minor Christopher (Scranton, Ipar Dakota, AEB, 1925eko urriaren 27a - Los Angeles, Kalifornia, AEB, 2011ko martxoaren 18a) diplomatiko eta politikari estatubatuarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fiskal nagusiaren laguntzaile (1967) eta estatu-idazkariorde (1977-1981) izan zen Lyndon Johnson eta Jimmy Carterren agintepean. Panamako Kanalaren Hitzarmenean eta Iranen bahitutako estatubatuarren askapenerako negoziazioan (1981), diplomatiko zuhur eta zorrotz gisa nabarmendu zen.

Bill Clinton presidenteak estatu-idazkari izendatu zuen (1993), eta kargu horretan zegoela lehertu ziren Jugoslavia izandakoaren eta Somaliako auziak. Horiek konpontzeko gai ez zela-eta, dimisioa aurkeztu zuen, baina Clintonek ez zion onartu. Ekialde Hurbileko eta Bosniako auziak (Daytongo akordioa) konpontzen ahalegindu zen bereziki. 1996an, Clinton berriz presidente hautatu zutenean, utzi egin zuen kargua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Warren Christopher Aldatu lotura Wikidatan