Warrenpointeko segada
| Warrenpointeko segada | |
|---|---|
![]() | |
| Mota | segada |
| Honen parte da | Ipar Irlandako gatazka |
| Data | 1979ko abuztuaren 27a |
| Kokaleku | Narrow Water gaztelua |
| Herrialdea | Erresuma Batua |
| Parte-hartzaileak | |
| Pertsona hilak | 19 |
| Pertsona zaurituak | 7 |
Warrenpointeko segada, Narrow Waterko segada, Warrenpointeko sarraskia edo Narrow Waterko sarraskia, 1979ko abuztuaren 27an, Ipar Irlandako Narrow Water gazteluaren aldameneko errepidean Behin-behineko IRAren Hego Armagheko Brigadak Britainiar Armadaren konboi bati jarritako bonba bidezko segada bat izan zen.
Ipar Irlandako gatazka guztian zehar Behin-behineko IRAk Britainiar Armadari egindako eraso hilkorrena izan zen. Denera, atentatu honetan 18 soldadu hil, 20 soldadu zauritu eta Britainiar Armadako helikoptero bat kaltetu zen.
Egun berdinean, Irlandako Errepublikan, Lord Mountbattenen hilketa gertatu zen.
Atentatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen leherketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Segada abuztuaten 27ko arratsaldeko 16:40 aldera jazo zen, Warrenpoint udalerritik hurbil dagoen Narrow Water gazteluaren aldamenetik igarotzen den A2 errepidean, Newry ibaiaren iparraldeko bazterrean, eta Ipar Irlanda eta Irlandako Errepublikaren arteko mugan.
50 soldaduz osatutako Britainiar Armadako konboi bat toki hartarik padatzen ari zela Behin-behineko IRAk 360 kilo ANFO lehergailadun bonba bat lehertarazi zuen. Eztandak konboiaren azken kamioia bete-betean jo eta unean bertan 6 soldadu akabatu zituen.
Ondoren, eta biziraundako britainiar soldaduen lekukotzaren arabera, mugaren bestaldeko Cooley penintsulako basotik ezkutuak IRAkideek fusilez tirokatu omen zituzten. Gerora, Ulsterko Errege Poliziaren ikerketen arabera "tiro" horiek leherketaren metralla izan omen ziren. Britainiar soldaduek tiro horiei erantzunez, mugaz gain tiro egin eta Irlandako Errepublika aldean zeuden eta gertakariarekin batete zerikustekorik ez zuten zibil bat hil eta beste bat zauritu zuten.
Handik minutu gutxira Garda Síochának Irlandako Errepublikan atentatuan parte hartutako zeuden 2 IRAkide atxilotu zituen.
Bigarren leherketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atentatua egin aurretik eta prestaketan IRAk Britainiar Armadak haiei nola erabtzuten zien aztertzen egon zen, eta lehen leherketa jazo ondoren berehala soldadu gehiago bertaratuko zirela zuzen aurreikusi.
17:12etan, lehen eztanda jazo eta 32 minutura, IRAk gazteluaren atarian esneontzi batzuetan ezkutatutako 360 kiloko bigarren bonba bat eztandarazi zuen. Ataria suntsitu eta une hartantxe bertaratutako Britainiar Armadaren helikoptero bat kaltetu zuen, hura lurrera bota ez arren.
Bigarren eztandak 12 soldadu hil zituen.
