Edukira joan

Warringtongo atentatuak

Warringtongo atentatuak
Irudi
Mapa
Motabonba erasoa
Honen parte daIpar Irlandako gatazka
Denbora-tarte1993ko otsailaren 26a - 1993ko martxoaren 20a
Data1993
KokalekuWarrington
Estatu burujabeErresuma Batua
Koordenatuak53°23′19″N 2°35′36″W / 53.388611111111°N 2.5933333333333°W / 53.388611111111; -2.5933333333333
Parte-hartzaile
BiktimaTim Parry (en) Itzuli
Pertsona hilak2
Pertsona zaurituak56

Warringtongo atentatuak, 1993ko otsailaren 26an eta martxoaren 20ean, Ipar Irlandako gatazkan zehar, Ingalaterrako Warrington hirian Behin-behineko IRAk buruturako bonba bidezko bi atentatu izan ziren.

Ondorioz, 2 haur hil eta 56 pertsona zauritu ziren.

The Cranberries irlandar rock taldeak Ipar Irlandako gatazkan orokorrean eta bi atentatu hauetan bereziki oinarrituz Zombie abesti ospetsua konposatu zuen.

Lehen atentatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun hartan IRAk Cheshire konderriko Warrington udalerrian, Liverpool hiriaren aldamenean, bi toki eta ordu ezberdinetan atentatu parea burutu zituen.

1995eko otsailaren 25ean, 3 IRAkidek Warringtongo Winwick Road hiribideko gasometroan semtex lehergailudun bonba bat ezarri zuten. Gau hartako 23:45etan polizia batek Sankey Street kalean furgoneta batean zihoazten hiru gizon geldiarazi eta haiek galdekatzera zihoanean 3 aldiz tiro egin eta ihes egin zuten. Handik ordu betera Lymm udalerrian furgoneta aparkatu, auto bat geldituarazi eta gidaria kanooan utzi ostean Manchester hiriruntz zuzendu ziren. 01:00ak aldera M62 errepidean poliziak Warrington norantzan IRAkideen autoarekin topo egin eta jarraitzeari ekin zion. Abiadura handiko jarraipen-lasterketan IRAkideek polizien autoei tiro egin eta polizien bi autok talka egin zuten. Azkenean, poliziek Croft udalerritik hurbil IRAkideen autoa gelditzea lortu eta Páidric MacFhloinn (40 urte) eta Denis Kinsella (25) IRAkideak atxilotu zituzten, aldiz, Michael Timmins IRAkideak ihes egitea lortu zuen. Otsailaren 26eko goizeko 4:10etan gasometroko bonba lehertu eta eztandak su-bola bat 300 metroko altuerara jaurti zuen, instalakuntzetan kalte larriak sortuz. Larrialdi taldeek 400 pertsona beren etxebizitzetatik atera beharrarazi izan zituzten.

1994an MacFhloinnek atentatu honetan parte hartzeagatik 35 urtetako espetxe zigorra jaso zuen eta Kinsella 25 urtetakoa. John Kinsella (49 urte) IRAren unitateak atentatu hau burutzeko erabilitako sentexa gordeta izateagatik 20 urteko espetxe zigorra jaso zuen. Aurrez, Muammar Gaddafi libiar diktadoreak IRAri lehergailu hori eskeini zion.

Bigarren atentatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1993ko martxoaren 30eko eguerdi aldera, Merseysideko polizia bonba-abisu deia jaso eta Cheshireko poliziak Warrington udalerrian 30 minutuz patruilatzen zebilela, Bridge Street kalean bata bestetik 90 metrora zeuden bi bonbek minutu bateko denbora diferentziaz eztanda egin zuten. Merkatal eremua denez jendez lepo zegoen.

Ondorioz, Johnathan Ball (3 urte) haurra hil eta Tim Parry (12 urte) larriki zauritua izan zen eta martxoaren 25ean ospitalean bere bizitza mantentzea ahalbideratzen zuten makinak itzaltzean hil zen, aurrez bere burmuin jarduera minimoa era berreskura ezina zelako probak egin ondoren. Beste 54 pertsona zaurituak izan ziren, horietako 4 larri. Biziraun zuen biktimetako bat Bronwen Vickers (32 urte) bi alaba txikien amak hanka bat galdu zuen eta handik urte betera minbiziaren ondorioz zendu zen.

IRAk heriotza eta zaurituen ardura Britainiar Aguntariei egitzi zuen, beren bonba-abisuan aipatutako oharpenak, betiere erakunde armatuaren arabera, nahitan ahintzakotzat ez hartzea egotziz.

Atentatu hauek eta bereziki bi haurren erailketak Erresuma Batua nahiz Irlandan jendearen haserrea eragin zuten. Dublin hirian Susan McHugh etxekoandre eta haurren amak "Peace '93" taldea sortu zuen. 1993ko martxoaren 25ean Dublinen milaka irlandar manifestatu eta Dublingo Posta Bulego Nagusiaren kanpoaldean jendeak atentatuaten aurka sinatzeko dolumin-liburua jarri zuten. Halere, Irlandan talde horren aurkako kritikak ere egon ziren, IRAren bortizkeriari bakarrik jaramon egin eta Ipar Irlandan hildako haurrak kontutan hartzen ez zituela aipatuz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]