Wasashatta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Wasashatta, Mitanniko azken erregeetako bat izan zen, K. a. XIII. mendearen hasieran errege izan zena, K. a. 1300 eta K. a. 1280 bitartean, hain zuzen ere.

Shattuara I.aren semea, eta, hau bezala, Asiriako Adad-nirari I.aren mendekoa. Bere titulu ofizial, Khanigalbateko erregea zen, Khanigalbat, Asiriako mitanniar probintziaren izena baitzen. Bere aita Shattuara bezala, matxinatu egin zen, baina, oraingoan, emaitza oso ezberdina izan zen, asiriarrek, matxinada zanpatu eta Mitanni osoa suntsitu baitzuten, mitanniar errege familia, harrapatua eta Assurrera eramana izan zelarik.