Waterfordeko Hiri-gutunen Bilkaria
Waterfordeko Hiri-gutunen Bilkaria | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1372 |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 4 (![]() |
Deskribapena | |
Honen parte da | A History of Ireland in 100 Objects (en) ![]() |
Kokapena | |
Lekua | Erdi Aroko Museoa (Waterford) |
Waterfordeko Hiri-gutunen Bilkaria (ingelesez Waterford Charter Roll edo Great Charter Roll of Waterford) dokumentu juridiko historikoa da, balio artistiko nabarmenekoa ere bai bere ilustrazioengatik. Irlandako Waterford hiriko agintaritza anglo-normandoak sortu zuen XIV. mendean, Ingalaterrako erregetzarekin zuen harremana azpimarratzeko.[1] 4 m-ko luzera du eta 17 marrazki daude bilkarian.[2]
Historia eta osagarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Henrike II.a Ingalaterrakoak errege-portu izendatu zuen Waterford 12. mendean, bidesariak eta oro har Irlandako kostako merkataritzaren irabaziak neurri handi batean bertako kaitik egiteko aukerarekin. Baina itsasadar bereko New Ross hiriarekin etengabeko lehian zeuden Waterfordekoak eskubide horiengatik. Hortaz, 1372. urtean bilkari hau prestatu zuten, batuz batetik zenbait charter edo foru adierazten zituzten hiru-gutunak (zaharrena 1215eko bat, Joan Ingalaterrakoaren izenpearekin), demostratzeko errege ingelesek emandako berme eta eskubideak zeuzkatela, eta bestetik irudiz apaindurik (erregeak eta beste agintari batzuk), Ingalaterrako monarkiarekin zuten lotura nabarmentzeko.[2]
Eduardo III.aren aginte-garaian egin zen, eta hari zuzendua egon zen bilkaria. Errege horren bi marrazki ere badira bilkarian, errege ingeles baten margo garaikide zaharrenak direbak. Ageri diren beste errege batzuk dira Joan I.a edo Joan Lurgabe delakoa, Henrike II.a eta III.a, Eduardo I.a eta, ia galduta, Eduardo II.a ere bai.
Britainia Handiko edo Irlandako epaile baten erretratu zaharrena ere bada bilkarian (John Morice), eta Dublin, Waterford, Cork eta Limerickeko Erdi Aroko alkateen irudirik zaharrenak ere bai; alkateen agerpenak adierazten duelarik Waterford dela Irlandako bigarren hiria garrantzian.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Lau metroko bilkaria bere luzean.
-
Dublin, Waterford, Cork eta Limerickeko alkateak.
-
Eduardo III.a Ingalaterrakoa, berari zuzendua egin zuten bilkaria.
-
John Morice epailea.
-
Museoko galeria berezia, bilkariko irudiekin apaindua.
21. mendean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011n Irlandara egindako bisitan, Elizabeth II.a erreginari Bilkaria erakutsi zion Enda Kenny taoiseach edo lehen ministro irlandarrak.[3][4][5]
2013. urtetik, Waterfordeko Erdi Aroko Museoan dago ikusgai.[6]
Idazki hau Irlandako Historia 100 Objektutan bilketa lan eta liburuan jasoa dago.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Waterford Charter Roll» artikulutik itzulia izan da, 2024-05-22 data duen 1225142251 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-05-22 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ Recreating the Earliest Image of an Irish City: The Waterford Charter Roll. Rubicon Heritage 15 February 2012.
- ↑ a b «The Great Charter Roll» www.askaboutireland.ie (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
- ↑ The Queen in Ireland: day two of the state visit in pictures. The Daily Telegraph 18 May 2011.
- ↑ The Great Charter Roll. The Munster Express 15 July 2011.
- ↑ Queen's historic visit to Government Buildings rich in symbolism. Irish Examiner 19 May 2011.
- ↑ (Ingelesez) admin. (2023-03-17). Rivalries, Royals and Rabbits: The Art of Waterford’s Great Charter Roll | Waterford Treasures. (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
- ↑ (Ingelesez) zinc. (2019-01-31). «Waterford Charter Roll» 100 Objects (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).