Waterval Onder
Waterval Onder | |
---|---|
herria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Hegoafrikako probintzia | ![]() |
Barruti udalerri | Nkangala District Municipality |
Udalerri lokal | Emakhazeni Local Municipality |
Geografia | |
Koordenatuak | 25°38′49″S 30°22′55″E / 25.647°S 30.382°E |
![]() | |
Demografia |
Waterval Onder Hego Afrikako Mpumalanga probintzian dagoen herri txiki bat da. Inguru ederra du.[1] 1895ean sortu zen.
Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Elands ibaiaren ertzean dago, 228 metro dituen ur-jauzi baten azpian. Herriaren izenak hori esan nahi du, alegia: "ur- jauziaren azpian".
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ur-jauziaren goi partean beste hiri bat dago, Waterval Boven, errepidearen gainean eta, populazio aldetik, arrakasta handiagoa izan duena. Bi herri Pretoria - Maputoko badia trenbidea egiteko sortu ziren.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Paul Kruger presidentea Waterval Onderren bizi izan zen Hegoafrika utzi aurretik, Bigarren Boerren Gerraren garaian. Haren etxea, Krugerhof, monumentu nazionala da.[2]