Wayde van Niekerk

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wayde van Niekerk

Bizitza
JaiotzaLurmutur Hiria1992ko uztailaren 15a (31 urte)
Herrialdea Hegoafrika
Familia
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaUniversity of the Free State (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabiadura-lasterkaria
Atletismoa
Kirol diziplinak 100 metroko lasterketa
200 metroko lasterketa
300 metroko lasterketa
400 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua70 kilogramo
Altuera183 zentimetro

waydevanniekerk.com
Facebook: OFLWaydeDreamer Twitter: WaydeDreamer Instagram: waydedreamer IAAF: 14417677 Olympic.org: wayde-van-niekerk Edit the value on Wikidata

Wayde van Niekerk (Kraaifontein, 1992ko uztailaren 15a) hegoafrikar esprinter bat da, Rioko 2016ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuena 400 metroko lasterketan.

Gaur egun 400 eta 300 metrotako munduko errekorren jabe da eta 400 metrotako errekor olinpikoa ere badu[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kraaifontein hirian jaio zen, Lurmutur Hiritik gertu. 2005ean gurasoak banandu eta amarekin Bloemfonteinera joan zen bizitzera[2]. Han marketing ikasketak egin zituen Estatu Libreko Unibertsitatean.

Atletismo munduan nazioarteko debuta 2010ko Munduko gazte mailako txapelketan egin zuen eta 200 metrotako lasterketan laugarren postua eskuratu zuen[3]. 2012tik aurrera 400 metrotako lasterketan emaitza hobeak lortzen hasi zen. 2014an Commonwealth Jokoetan eta Afrikako txapelketan zilarrezko dominak eskuratu zituen eta 4x400 metrotan urrezko domina lortu zuen Kopa Kontinentalean Afrika ordezkatuz.

2015ean Munduko txapelduna izan zen 400 metrotan[4] eta 2016an Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen, munduko errekorra ezarriz, 43.03[1]. Hori gutxi balitz 2016 hartan historiako lehenengo atleta izan zen 100 metroak 10 segundutik behera, 200 metroak 20 segundutik behera eta 400 metroak 44 segundutik behera batera egiten.

2017an 300 metrotako munduko errekorra hautsi zuen eta Londresen jokaturiko Munduko txapelketan urrezko domina lortu zuen 400 metrotan eta zilarrezkoa 200 metrotan.

2017ko urriaren 31n celebrity-en errugbi partida batean hartu zuen parte eta aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen[5]. Ebakuntza egin eta 2020ko Olinpiar Jokoetarako prestatu zen. Parte hartu zuen baina ez zuen lortu 400 metroko finalean sartzerik. 2022ko Munduko txapelketan bosgarren egin zuen.

Nazioarteko emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro  Brasil 1. postua, urrezko domina 400m
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2015 Pekin  Txina 1. postua, urrezko domina 400m
2017 Londres  Erresuma Batua 1. postua, urrezko domina 400m
2017 Londres  Erresuma Batua 2. lekua, zilarrezko domina 200m
Afrikako txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2014 Marrakex  Maroko 2. lekua, zilarrezko domina 400m
2016 Durban  Hegoafrika 1. postua, urrezko domina 200m
2016 Durban  Hegoafrika 1. postua, urrezko domina 4x100m
Commonwealth Jokoak
2014 Glasgow  Eskozia 2. lekua, zilarrezko domina 400m
Universiada
2013 Kazan  Errusia 2. lekua, zilarrezko domina 4x400m
Kopa Kontinentala (Afrikaren ordezkari)
2014 Marrakex  Maroko 1. postua, urrezko domina 4x400m

Marka pertsonalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Athletics: Van Niekerk breaks world record to win 400m gold» web.archive.org 2016-09-17 (Noiz kontsultatua: 2023-05-23).
  2. «Wayde's Olympic glory: what his parents have to say | IOL Olympics» web.archive.org 2018-01-24 (Noiz kontsultatua: 2023-05-23).
  3. «Wayde VAN NIEKERK | Profile | iaaf.org» web.archive.org 2019-04-08 (Noiz kontsultatua: 2023-05-23).
  4. (Ingelesez) Sport24, Ockert de Villiers-. «Van Niekerk wins gold for Team SA» Sport (Noiz kontsultatua: 2023-05-23).
  5. (Ingelesez) Chavez, Chris. (2017-10-31). «Wayde Van Niekerk tears ACL, will miss Commonwealth Games» Sports Illustrated (Noiz kontsultatua: 2023-05-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]