Web Map Service

Wikipedia, Entziklopedia askea

Web Map Service edo WMS (euskaraz, "webeko mapa-zerbitzua") internet bidez mapen irudi geoerreferentziatuak zerbitzatzeko erabiltzen den protokolo estandar bat da.[1] Espezifikazioa Open Geospatial Consortium partzuergoak garatu eta argitaratu zuen lehen aldiz 1999an.

WMS zerbitzuak geografia-informazioko sistemekin atzitu eta ikus daitezke.

WMS zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Jaurlaritzak WMS zerbitzuak eskaintzen ditu GeoEuskadi gunean. Hainbat zerbitzu ditu, bai orokorrak bai Jaurlaritzaren atal espezifikoek sustatutakoak. Horien artea Uraren Euskal Agentziak eta Ingurumen Sailak sortutakoak dira nabarmenenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Web Map Service. Open Geospatial Consortium (Noiz kontsultatua: 2011/09/30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]