Web sozial

Wikipedia, Entziklopedia askea
Webgune soziala» orritik birbideratua)

Web soziala internet bidez jendea nola erlazionatzen den deskribatzeko erabiltzen den terminoa da.

Bi webgune sozial mota nagusi bereizten dira:

Lehenik, pertsonari berari zuzentzen diren webak daude, pertsona bakoitzak bere profila egiten du, bere datuekin, eta beste jendea ezagutzen du, besteen datuak ere ikusiaz. Honen adibide batzuk FaceBook, Tuenti edo MySpace izan daitezke

Beste alde batetik, hobby edo zaletasunetan oinarritzen diren webguneak daude. Zaletasun zehatz batzuei buruzko web guneetara zaletasun horiek dituzten pertsonak gerturatzen dira, eta elkarren artean erlazionatzen dira. Adibidez bideo-jokoak gai nagusi bezala dituen Meristation orrialdea, non bideo-jokoetako zale asko elkartzen diren.

Webgune sozial hauetan sozializatzeko bi modu bereiz ditzakegu. Lehenik, eta zabalduena dena, urrutiko pertsonak internet bidez ezagutu eta hitz egitea, inoiz aurrez aurreko kontakturik izan gabe, eta bestetik, gertukoak diren eta ezagutzen ditugun pertsonen artean sozializatzeko.

"Web sozial" hitzarekin bi kontzeptuarekin batera bi kontzeptu datoz: web 2.0a, komunitateak web orrialdeekin interaktuatzeko duen ahalmena; eta etorkizunerako eginda dagoen proposamen bat, Sare sozial handi bat, Internetaren modukoa.

Web sozialaren gaur egungo deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

webgune soziala honela deskriba genezake: pertsonak elkarlotu, elkarrekin interaktuatzeko aukera mean, eta elkarrizketa sustatzeko erabiltzen den internet bidezko orrialdea

Pertsonen arteko erlazioetan oinarritzen direnez, honako elementu hauek izaten dituzte:

  • Identitatea: nor zara?
  • Ezagutza: ze begirune du jendeak zugan?
  • Lekua: non zaude?
  • Erlazioak: norekin zaude konektaturik? norengan duzu konfiantza?
  • Taldeak: zure lagun arteko loturak nola sakabanatzen dituzu?
  • Eztabaida: zertaz eztabaidatzen duzu besteekin?
  • Elkarbanatzea: ze edukirekin uzten diezu besteei interaktuatzen?

Etorkizuneko Sare Soziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etorkizunean gauzatzea pentsatzen den sare bat da. Bertan, link edo loturek dokumentuetara zuzendu ordez, pertsonetara, erakundeetara eta kontzeptuetara zuzenduko gaituzte.

Lehen aldiz 2004ko uztailean erabili zen esanahi horrekin "Webgune sozial" terminoa, PlaNetwork Journalean publikaturik

Sare honen funtsa, banketxeek erabiltzen duten kreditu txartel sistemaren antzekoa izango litzateke. Banketxeek oso zuhur jokatzen dute dirua beste banketxeei bidali eta beraiengandik berriz ere jasotzeko, amankomunean dituzten protokolo batzuei esker lortzen dute hori. Horrelako zerbait egitea pentsatzen da Sare honekin, baina diruarekin izan ordez, pertsonei eta erakundei buruzko datu pribatuekin, eta oso zuhur jokaturik datu horiek zabaltzerakoan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]