Weleda
Weleda | |
---|---|
Eslogana | Ados gizakiarekin eta naturarekin |
Mota | Sozietate anonimo |
Sektorea | Kosmetika |
Sorrera | 1921 |
Sortzailea | Ita Wegman |
Egoitza | Arlesheim |
Presidentea | Ralph Heinisch |
Merkatuak | Mundua |
Salmentak | 322.482 milioi € (2012) |
Irabaziak | 10.603 milioi € (2012) |
Langileak | 2.236 (2012) |
Webgunea | weleda.com |
Weleda kosmetika nazioarteko enpresa bat da, 1921 urtean Rudolf Steiner filosofoak sortu eta egun ere Steinerrek berak abiarazi zuen antroposofiaren printzipioak jarraitzen dituena; hain zuzen, produktu naturalak erabili, osasuna zaindu eta ingurumenarekiko errespetua dira enpresako produktuen oinarriak. Izena Veleda izeneko germaniar apaiz emakume eta igarlearengandik dator. Sortzailea Ita Wegman izan zen, 1921an.
Weleda nazioarteko enpresa taldeak Suitzako Arlesheim herrian du bere zentral nagusia. Enpresa honek produktu kosmetikoak, farmazeutikoak eta dietetikoak egiten ditu, beti osagai naturalak erabiliz. Horretarako Rudolf Steinerrek eta Ita Wegmanek medikuntzarako garatutako kontzeptuetan oinarritzen da. Weledaren lema nagusia “Ados gizakiarekin eta naturarekin”. Frantzian produktu hauek Huninguen (Haut-Rhin departamenduan) ekoizten dira.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) Enpresaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Enpresaren webgunea espainieraz.
- (Frantsesez) Enpresaren webgunea frantsesez.
![]() |
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |