Wels
Wels Wels | ||
---|---|---|
Austriako udalerria | ||
| ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | ![]() | |
Austriaren banaketa administratiboa | ![]() | |
Alkatea | Andreas Rabl (en) ![]() | |
Izen ofiziala | Wels | |
Jatorrizko izena | Wels | |
Posta kodea | 4600 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 48°09′N 14°01′E / 48.15°N 14.02°E | |
![]() | ||
![]() | ||
Azalera | 45,92 km² | |
Altuera | 317 m | |
Mugakideak | Krenglbach, Buchkirchen, Marchtrenk, Schleißheim, Thalheim bei Wels, Steinhaus, Gunskirchen eta Wels-Land District (en) ![]() | |
Demografia | ||
Biztanleria | 65.303 (2024ko urtarrilaren 1a)![]() | |
Dentsitatea | 1.422 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 07242 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | Varna, Tábor, Straubing, Bistrița, Krasnodar eta Chichigalpa | |
Matrikula | WE | |
wels.at eta wels.at |
Wels (alemanez vɛls ahoskatua; bavarieraz: Wös) Austria Garaiko hiri bat da, Linzetik gertu, Traun ibaiaren alboan. Wels-Land barrutiaren hiriburua da eta azken zentsuaren arabera 65.303 biztanle zituen, Austriako zortzigarren hiririk handiena.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hausruckviertelen dago, itsas mailatik 317 metrora. Hegoaldetik iparraldera 9,5 km-ko hedadura du gehienez, eta mendebaldetik ekialdera 9,6 km-koa. Eremuaren % 3,4 basoak dira. % 23,5 nekazaritza-lurzatiak dira. Hiria bost auzok osatzen dute: Innenstadt, Lichtenegg, Vogelweide, Neustadt eta Pernau.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wels inguruko eskualdea populatuta egon zen Neolitotik, baina garrantzia hartu zuen erromatarren garaian, Norika probintzia erromatarrean baitzegoen. Lehenengo aipamen historikoaren aurretik, K.a. 15 inguruan, Wels ustez herri zelta bat zen, gero ovilaviar bilakatu zena. 120. urtean Udal Forua jaso zuen, eta izen hau eman zioten: Municipium Ovilava. 215 inguruan Karakala enperadoreak Colonia Aurelia Antoniana Ovilabis izendatu zuen. Hiriak 18.000 biztanle zituen. Wels zaharraren ezaugarri bereizgarri bat: 4 km-ko harresia, 50 dorrerekin. Baziren adreiluzko etxeak, termak, zirku bat, eta ureztatze sistema bat. Erromatar erregimenaren gainbeherarekin, Welsek bere garrantzi guztia galdu zuen.
Babenbergertarren erregimenean, 1222an, Welsi berriro udal-forua eman zioten. Pribilegio ekonomikoengatik eta erdiguneko kokapenagatik eta Traun ibaitik gertu, hiria garrantzitsua zen eskualdean. Maximiliano I.a Germaniako Erromatar Inperio Sakratuko enperadorea 1519ko urtarrilaren 12an hil zen Welsen.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wels merkataritza- eta industria-hiri garrantzitsua da, eta, gainera, Welser Messe bi urtero antolatzen duen azokagatik da ezaguna.
Welstar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Christoph Sieber, itsaslaria.
- Elisabeth Udolf-Strobl, poltikaria.
- Saint Lu, abeslaria.
- Friz Mayr, musikagilea.
- Marcel Sabitzer, futbolaria.