Wendy Wasserstein
Wendy Wasserstein (Brooklyn, New York, AEB, 1950eko urriaren 18a - Manhattan, New York, 2006ko urtarrilaren 30a)[1] estatubatuar antzerkigilea izan zen. Antzezlan onenaren Tony Saria eta Antzerkiko Pulitzer Saria jaso zituen.[2][3][4][5] Amerikar antzerkiaren ahots berritzailea izan zen.[6]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wasserstein Brooklynen jaio zen, New Yorken. Aita Morris Wasserstein ehungintzako exekutibo diruduna zen, eta ama, Lola Schleifer, dantzari afizionatua, Poloniatik Estatu Batuetara joan zena bere aitari espioi izatea leporatu ziotenean. Lola Wassersteinek bere alabaren pertsonaietako batzuk inspiratu zituela esaten da. Wendy bost haurrideetako bat zen, Bruce Wasserstein enpresaria barne. Amaren aldeko aitona Simon Schleifer izan zen, Paterson-era (New Jersey) joan eta eskola hebrear bateko zuzendari bihurtu zen dramaturgo judu poloniar ospetsua.
Formakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wassersteinek B.A. historian, Mount Holyoke ikastetxean, 1971. urtean, M.A. sormenezko idazketan New Yorkeko Udal Ikastetxean, eta M.F.A. 1976. urtean, Yale Antzerki Eskolaren eskutik. Bertan, Christopher Durang antzerkigilea izan zuen ikaskide. 1990. urtean Letretan ohorezko doktoretza jaso zuen Mount Holyoke Elkargoaren eskutik eta Arte Ederretan ohorezko doktoretza Bates College-ren eskutik.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1989. urtean, Tony Saria eta Pulitzer Saria jaso zituen The Heidi Chronicles lanarekin.
Bere lanek hainbat gai arakatu dituzte, feminismotik etnizitatera, pop kulturatik igaroz.
2006. urteko urtarrilean hil zen linfoma baten ondorioz, 55 urte zituela. Bere heriotzaren ondoko gauean, Broadwayko argiak itzali egin ziren bere omenez.
Ama ezkongabea zela, 48 urterekin izan zuen Lucy Jane alaba eta hil ostean, Bruce Wasserstein osaba enpresariaren tutoretzapean gelditu zen. Ama, Lola, 2007an hil zen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainian Pereza, Ediciones Paidos Ibérica, S.A., 2005 argitaratu da. ISBN 84-493-1828-9
Dramak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Third (2005)
- Old Money (2002)
- An American Daughter (1997)
- The Sisters Rosensweig (1992)
- The Heidi Chronicles (1988)
- The Man in a Case (1985)
- Isn’t It Romantic (1983)
- Tender Offer (1983)
- Uncommon Women and Others (1977)
- Any Woman Can't (1973)
Gidoiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Object of My Affection (1998)
- Tender Offer (1977)
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elements of Style (nobela bat), 2006 (Knopf).
- Sloth. New York: Oxford University Press (2005), (ISBN 0-19-516630-2).
- Shiksa Goddess: Or, How I Spent My Forties : essays. New York: Knopf (2001), (ISBN 0-375-41165-8).
- Bachelor Girls. New York: Knopf, Distributed by Random House (1990), (ISBN 0-394-56199-6).
Artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Complations" The New Yorker 2000ko otsailaren 21 eta 28an
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1983: John Simon Guggenheim Fellowship jaso zuen.
- 1989: Pulitzer Antzerki Saria, The Heidi Chronicles.
- 1989: Tony saria lan onenari, The Heidi Chronicles lanagatik.
- 1989: Outer Critics Circle-ren saria The Heidi Chronicles-engatik.
- 1989: Drama Desk Saria, The Heidi Chronicles filmagatik.
- 1989: Susan Smith Blackburn saria, The Heidi Chronicles filmarengatik.
- 1993: Outer Critics Circle saria, The Sisters Rosensweig filmarengatik.
- 1993: William Inge Saria Estatu Batuetako Antzerkian Egindako Lorpen Goraipatuengatik
- 2007: Hil ostean, Estatu Batuetako Antzerkiaren Ospearen Aretoan sartu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Wendy Wasserstein | Guion, Actriz, Producción» IMDb (kontsulta data: 2025-09-10).
- ↑ «Wendy Wasserstein _ AcademiaLab» academia-lab.com (kontsulta data: 2025-09-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) adminbiografias. (2025-01-26). «Wendy Wasserstein (1950-VVVV): La dramaturga norteamericana que redefinió el teatro contemporáneo» MCN Biografías (kontsulta data: 2025-09-10).
- ↑ (Ingelesez) «Wendy Wasserstein» Jewish Women's Archive (kontsulta data: 2025-09-10).
- ↑ (Ingelesez) «Wendy Wasserstein | Feminist Writer, Pulitzer Prize, Tony Award | Britannica» www.britannica.com (kontsulta data: 2025-09-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) dayhist.com. «Wendy Wasserstein: Innovadora del Teatro Americano y Pionera Feminista» dayhist.com (kontsulta data: 2025-09-10).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Literary Encyclopedia
- Antonella Gambotto-Burke's critique of Wendy Wasserstein's Sloth
- Wendy Wasserstein at the Internet Broadway Database
- Photo
- Paris Review Interview with Wendy Wasserstein
Obituarioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Playwright Wendy Wasserstein Dies at Age 55 - NPR
- Wendy Wasserstein - Village Voice
- Playwright Wendy Wasserstein ’71 Dies at Age 55 artxibatua . - Mount Holyoke College
- Wendy Wasserstein leaves the room - The International Herald Tribune
- ...a tribute to Wendy Wasserstein - Peggy Noonan of the Wall Street Journal
- Giggling up Broadway: Wendy Wasserstein, 1950-2006 artxibatua . - MARK Steyn for The New Criterion
- Remembering Wendy Wasserstein - A Friend's Remembrance.
- Wendy Wasserstein: 1950 -2006.