Wendy Williams

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Wendy Williams
Wendy Williams 3.jpg
Bizitza
Jaiotza Pikeville1976ko maiatzaren  3a (43 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Eastern Kentucky University Itzuli
Jarduerak
Jarduerak aktore pornoa eta modeloa
Jasotako sariak
IMDb nm2160941
www.hotwendywilliams.com

Wendy Williams (Pikeville, Kentucky, Ameriketako Estatu Batuak, 1974ko maiatzaren 3a) estatubatuar aktore pornografiko transexuala da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pikevillen jaioa eta hazia, familia bertako ikatz-meategiko langilea zuen. Williams 6. ikasturtean zegoenean, bere birramonak hura hazteaz arduratu zen honen aitaren alkoholismoa zela eta. 1997an Williams komunikazioan diplomatu zen Eastern Kentucky Unibertsitatea]n.

2000ko hamarkadan gayentzako klubetan egiten zuen lan drag ikuskizunak egiten. Garai horretan lagun batek transexualentzako webguneak erakutsi zizkion Williamsi. Horrek bere webgunea sortzera eraman zuen, hasiera batean inolako biluzirik gabe, baina 2002an bere lehenengo biluzia egin zuen.

2003an Joanna Jet britainiar aktore pornografiko transexuala ezagutu zuen Jet Set izeneko DVD film sailaren grabaketa batean. Jetek aholkatuta Wendy's Wild Shemales izeneko bideo-saila grabatzen hasi zen Jeten ekoiztetxerako. 2005ean Williamsek bere ekoiztetxea sortu zuen.

2014an AVNren Ospearen Aretoan sartu zuten zinemagintza pornografikoan izan duen ibilbidea goraipatuz.

2016an Transgenders Erotica Awards sari-banaketa ekitaldian parte hartu zuen Kimberly Devineren ibilbidea saritzen zuen hilondoko saria ematera.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Saria Kategoria Emaitza
2006 AVN Sariak Urteko aktore transexual onenari Proposatua
2007 AVN Sariak Urteko aktore transexual onenari Proposatua
2008 AVN Sariak Urteko aktore transexual onenari Proposatua
2009 AVN Sariak Urteko aktore transexual onenari Irabazlea
Tranny Award Bakarka aritzen den transexual baten webgunerik onenari Irabazlea
2010 XBIZ Award Urteko aktore transexual onenari Irabazlea
Urban X Award Arrazarteko transexualei buruzko webgune onenari Irabazlea
2011 Urban X Award Arrazarteko transexualei buruzko webgune onenari Irabazlea
AVN Sariak Urteko aktore transexual onenari Proposatua
XBIZ Award Transexualei buruzko urteko webgune onenari: WendWilliamsXXX.com Irabazlea
2012 Urban X Award Arrazarteko eszenetako urteko aktore transexual onenari Irabazlea