Wentzeslao I.a Bohemiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Wentzeslao I.a Bohemiakoa
Olomouc, Zdíkův palác, svatý Václav.jpg
Bizitza
Jaiotza Praga907
Heriotza Brandýs nad Labem-Stará Boleslav935eko irailaren  28a (27/28 urte)
Hobiratze lekua San Vito katedrala
Heriotza modua gizahilketa
Familia
Aita Vratislaus I, Duke of Bohemia
Ama Drahomíra
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Premislidak
Jarduerak
Jarduerak monarka
Santutegia
Irailaren 28

Wentzeslao I.a Bohemiakoa (txekieraz: Václav; Praga, 907 - Stará Boleslav, Bohemia, 935eko irailaren 28a) 921-935 bitartean Bohemiako dukea izan zen. Eliza katolikoak eta Eliza ortodoxoak santutzat dute eta Bohemiako zaindaria da[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wentzeslao Vratislao I.a Bohemiakoa eta Dragomiraren semea zen. Garai hartan Bohemia lurralde paganoa zen eta kristautasunak hedapen txikia zuen arren, amona Ludmila Bohemiakoak kristau heziketa eman zion. 922an Bohemiako duke bilakatu zenetik, erlijio berriari babesa eman zion, Alemaniako misiolariak ekarrarazi zituen eta latindar erritua sustatu zuen antzinako eslaviarraren kaltetan[2].

Kristautasunaren aurka agertu ziren Bohemiako jauntxo ugariren aurka borrokatu behar izan zuen. Haien artean bere senitarteko hurbilekoenak zeuden: Dragomira, ama, eta Boleslao, anaia. Boleslao hainbat aldiz saiatu zen Wentzeslao hiltzen. Azkenik, Wentzeslao Stará Boleslav hirian zegoela, morroi batzuk bertara bidali eta mezara zihoala hil zuten[1].

Gurtzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondaira baten arabera Wentzeslaoren odola egurezko lurzoruan finkatu zen, eta inoiz ez zen lortu bertatik garbitzea. Praga jaioterriko San Vito katedralean lurperatua izan zen eta gaur egun bertako San Wentzeslao kaperan gurtu ohi da. Txekiar Errepublika eta Eslovakiako santu zaindaria da. Praga hiriko erdigunean bere omenezko San Wentzeslao enparantza kokatzen da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b St. Wenceslaus Catholic.org
  2. Francis MERSHMAN: «St. Wenceslaus» The Catholic Encyclopedia. Vol. 15. New York: Robert Appleton Company, 1912. 2013ko irailak 27

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wentzeslao I.a Bohemiakoa Aldatu lotura Wikidatan