Westminster zubia

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Westminster zubia
Westminster, London (7660306446).jpg
Westminster zubia, London Eye gurpil handitik ikusita.
Westminster zubia hemen kokatua: Londres
Westminster zubia
Westminster zubia
Westminster zubia (Londres)
Kokapena
Herrialdea  GBR
Herria Ingalaterra Londres, Ingalaterra
Helbidea Westminster Hiria eta Southwark auzoen artean.
Koordenatuak 51° 30′ 03″ N, 0° 07′ 19″ W / 51.500833333333°N,0.12194444444444°W / 51.500833333333; -0.12194444444444Koordenatuak: 51° 30′ 03″ N, 0° 07′ 19″ W / 51.500833333333°N,0.12194444444444°W / 51.500833333333; -0.12194444444444
Arkitektura
Garaia 1862

Westminster zubia (ingelesez Westminster Bridge) Erresuma Batuko Londres hiriburuan dagoen zubi bat da. Tamesis ibaia zeharkatzen du, bestalde ibai honen ipar eta hegoaldeko ertzetan dauden Westminster Hiria eta Southwark auzoak lotzen ditu. 1862an eraiki zuten, honela bada, Londresko zubiaren ondoren, Tamesis ibaia zeharkatzen zuen hiriko bigarren zubia bilakatu zen.

Bere alboan, iparraldeko ertzean, Westminster jauregia, Big Ben erloju ospetsua, Lorden Ganbera eta Westminster abadia eraikinak kokatzen dira. Hegoaldeko ertzean aldiz, County Hall eta London Eye gurpil handia hurbil dauzka.

2017ko martxoaren 22an atentatua izan zen bertan. Erasotzaileak zubian zeuden 2 oinezko zibil hil eta labanaz polizia 1 larriki zauritzeaz gain, ibilgailuaz oinezko zauritu ugari eragin zituen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Westminster zubia Aldatu lotura Wikidatan