What's New, Pussycat?

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
What's New, Pussycat?
Britt Ekland and Peter Sellers 1964.jpg
Filma
Jatorrizko izena What's New Pussycat?
Urtea 1965
Generoa komedia erromantikoa
Herrialdea Frantzia
Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 104 minutu
Kolorea koloretakoa
Narratibaren kokalekua Paris
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Clive Donner
Richard Talmadge

Gidoigilea(k) Woody Allen
Antzezlea(k)
Peter Sellers
Peter O'Toole
Romy Schneider
Capucine
Paula Prentiss
Woody Allen
Ursula Andress
Eddra Gale
Howard Vernon
Katrin Schaake
Michel Subor
Jess Hahn
Eléonore Hirt
Jean René Célestin Parédès
Françoise Hardy
Annette Poivre
Barbara Sommers
Colin Drake
Daniel Emilfork
Jacques Balutin
Louise Lasser
Marc Arian
Marcel Gassouk
Richard Burton
Robert Rollis
Sabine Sun
Tanya Lopert


























Ekoizpena
Ekoizlea Charles K. Feldman
Edizioa Fergus McDonell
Ekoizpen-diseinatzailea Jacques Saulnier
Bestelako lanak
Musikagilea Burt Bacharach
Argazki-zuzendaria Jean Badal
Kanpo loturak

What's New, Pussycat? (euskaraz Zer berri, Katemetxo?) 1965ko Clive Donner ingeles zinema zuzendariak zuzendutako komedia filma bat da. Peter Sellers, Peter O'Toole, Romy Schneider, Capucine, Paula Prentiss, Woody Allen eta Ursula Andress aktoreek antzeztu zuten.

Gidoia orduan oso gazte zen Woody Allen gidoigile eta aktore hasiberriak idatzi zuen. Filmaren erdialdera, Allenek gidoigile lana laga zuen, ekoizle nahiz aktoreek gidoian eurek nahi zituzten aldaketatxoak burutzeko eskua sartu nahi baizuten. Allen eszenak berridazteaz nazkatu eta bere gogoko aldaketak berridaztera mugatu zen. Filma zinemetan estreinatzean, Allenek jatorriz idatzitako gidoiarekin ezer gutxi ikusteko zeukan.

Woody Allenek aipatutakoaren arabera:

« Ekoizleek gidoia inoiz ez zuten ulertu, ezta hitz bakar bat bera ere. Eta noski, nik ez nuen ez bozka ez hitzik. Ahoa irekitzea besterik ez nuen neu ixilarazi edota kaleratu nezaten. Hortaz, ez zitzaidan ez esperientzia, ezta filma bera ere gustatu. »

Argumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Michael James (Peter O'Toole) Parisko moda aldizkari prestigiotsuenaren zuzendaria eta gonazale porrokatua da, aldioro bere sexuzalekeriaren ondorioz guztiz gatazkatsuak diren emakumeez inguratua egon ohi da. Michael ez da gai harreman bati leial izateko, ezagutzen dituen emakume guztiak berarekiko jasan ezinezko erakarpena sentitu ohi baidute. Bere maitasun bizitza nahasia zuzendu asmoz, Jamesek Fritz Fassbender doktorearen (Peter Sellers) kontsultara laguntza bila joango da. Baina bere zoritxarrerako, Fritz doktorea Michaelek berak baina are sexuarekiko obsesioa duen psikiatra eroa da, eta bere arazo gainditzen lagundu beharrean, beree bizitza sekulako kakanahastea bilakatzen besterik ez du lagunduko.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]