When Harry Met Sally...

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
When Harry Met Sally...
Filma
Jatorrizko izena When Harry Met Sally
Urtea 1989
Generoa komedia erromantikoa
Gabonetako filma
film komikoa
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 90 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) New York eta Chicago
Narratibaren kokalekua New York eta Chicago
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Rob Reiner
Gidoigilea(k) Nora Ephron
Antzezlea(k)
Billy Crystal
Meg Ryan
Carrie Fisher
Bruno Kirby
Franc Luz
Harley Jane Kozak
Lisa Jane Persky
Michelle Nicastro
Steven Ford
Tracy Reiner









Ekoizpena
Ekoizlea Rob Reiner
Andrew Scheinman
Nora Ephron


Konpainia ekoizlea Castle Rock Entertainment
Columbia Pictures

Edizioa Robert Leighton
Bestelako lanak
Musikagilea Marc Shaiman
Argazki-zuzendaria Barry Sonnenfeld
Sariak
Kanpo loturak
http://www.whenharrymetsallythemovie.com/

When Harry Met Sally... (euskaraz Harryk Sally Topatu Zuenean...) 1989ko Rob Reiner estatubatuar zinema zuzendariaren amodiozko komedia bat da. Bertan, Billy Crystal, Meg Ryan, Carrie Fisher, Bruno Kirby, Steven Ford, Lisa Jane Persky eta Harley Jane Kozak aktoreek antzeztu zuten.

1989ko Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen.

Film honetako eszenarik ahaztezin eta ospetsuena, Sally eta Harry Manhattango Katz's Delicatessen kafetegiko mahai batean elkarrekin gosaltzen dauden bitartean, Sallyk sexu orgasmo bat duelako antzezpena burutzen duenekoa da, bertako bezero eta zerbitzari guztiak nahiz Harry bera ahozabalik utziz. Eszenaren amaieran zerbitzari batek alboko mahaiko adindun emakume bati gosaltzen zein plater nahi duen galdetzean, honek Sallyren ustezko orgasmoa ikusi berritan hark ere Sallyk hartu berri duen platera nahi duela erantzuten dio, berak ere halako orgasmo zoragarria izateko itxaropenez.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harry Burns (Billy Crystal) eta Sally Albright (Meg Ryan) Chicagoko Unibertsitateko bi ikasle gazte dira.

Egun batez bien arteko adiskideen bitartez elkar ezagutu, eta Sallyk Harry autoan New York hirira eramango du. Auto bidaia luzean zehar bi sexu ezberdinen arteko pertsonen adiskidetasunaz mintzatzen dira, biek ere zeharo iritzi ezberdinetakoak dituztela agerian geldituz: Harryren ustez gizon baten eta harentzat erakargarria den emakume baten arteko sexurik gabeko adiskidetasun soila ezinezkoa omen da, gizonezkoak buruan beti harekin oheratzeko desioa izango baitu; Sallyk aldiz alderantzizkoa iritzi du, alegia, sexurik izan gabe eta nahiz eta elkarren artean erakarpena egon, gizona eta emakumea adiskide izan daitezkela. Une batean Harryk Sallyrekin neskatan egiten ere saiatuko da, baina Sallyk ezezkoa emango dio. Honela, bidaia ezertan amaitu, elkarren artean agurtu eta bakoitza bere bidetik aldenduko da, batak bestearengandik ezer berezirik sentitu gabe.

Dena den, bien bizitzak aurrera egin eta urteak igaro ondoren, eta jada helduak etan langileak direla biak berriz ere topatu: oraingoan Harry bere emaztearengandik banandua dago eta Sallyk senargaia du baina biek harremana moztu egindo dute. Hortaz, Saly eta Harry berriz ere ezkongabeak izatean haien arteko adiskidetasuna mantendu, elkarren artean hobeto, bizitzaz eta gizon-emakumeen arteko harremanetaz saolastu eta sakonago ezagutzeko aukera izango dute.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]