Who's Afraid of Virginia Woolf?

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Who's Afraid of Virginia Woolf?
Filma
Jatorrizko izena Who's Afraid of Virginia Woolf?
Urtea 1966
Generoa drama filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 131 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Mike Nichols
Gidoigilea(k) Ernest Lehman
Edward Albee

Antzezlea(k)
Elizabeth Taylor
Richard Burton
George Segal
Sandy Dennis



Ekoizpena
Ekoizlea Ernest Lehman
Konpainia ekoizlea Warner Bros.
Edizioa Sam O'Steen
Ekoizpen-diseinatzailea George Hopkins
Bestelako lanak
Musikagilea Alex North
Argazki-zuzendaria Haskell Wexler
Sariak
Kanpo loturak

Who's Afraid of Virginia Woolf? (euskaraz Nor da Virginia Woolfen beldur?) 1966ko Mike Nichols estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Edward Albee antzerkigilearen Who's Afraid of Virginia Woolf? antzezlanean oinarritua dago. Bertan, Elizabeth Taylor, Richard Burton, George Segal eta Sandy Dennis aktoreek antzeztu zuten.

13 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, azkenean 5 irabazi zituelarik: Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Elizabeth Taylor), Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Sandy Dennis), Zuri-Beltzezko Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Haskell Wexler), Zuri-Beltzezko Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Richard Sylbert eta George James Hopkins) eta Zuri-Beltzezko Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Irene Sharaff).

Hiru BAFTA Sari ere irabazi zituen: Filma onena, Atzerritar aktore onena (Oskar Werner) eta Emakumezko aktore onena (Elizabeth Taylor).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

George (Richard Burton) unibertsitateko irakazle alkoholiko bat da eta Martha (Elizabeth Taylor) oso izaera txarreko emakume frustratu eta menperatzailea, Georgek lan egin eta Martharen aita zuzendaria den fakultatetik ardoz ongi mozkortu ondoren etxera iritsi berriak dira. Eraikinera ailegatu berri diren bikote bat (George Segal eta Sandy Dennis) heurekin azken zurrutada hartzera gondibatu dituzte. Orduan joko zital bati hasiera emango zaio. Benetazko zauriak eta ustezko sendaketei buruzko istorio batean bilakatuko delarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]