Edukira joan

Why Have There Been No Great Women Artists?

Wikipedia, Entziklopedia askea
Why Have There Been No Great Women Artists?
Jatorria
Egilea(k)Linda Nochlin
Argitaratze-data1971
IzenburuaWhy Have There Been No Great Women Artists?
Ezaugarriak
Genero artistikoasaiakera
Hizkuntzaingelesa

"Why Have There Been No Great Women Artists?" 1971 Linda Nochlin Amerikako artearen historialariak idatzitako entsegu bat da. Artearen historia feminista eta arte teoria feministaren aitzindarietako bat kontsideratua izan da.

Errenazimentuan sortu zenetik, jeinu/artista ideia gizonekin lotu izan da, bakarrik emakume bat edo bi salbuespena izanik. XX. mendeko bigarren erdialdean ez zegoen batere gainditua eredu hau, Clement Greenberg[1] bezalako kritikariek Jackson Pollock artista maskulinoaren irudia bultzatzen zuten eta gainera arte femenino eta maskulinoaren artean banaketak egiten ziren, bigarrenari maila baxuagoko kontsiderazioa emanez.

Eredu hipermaskulino hauek apur bat aldatu ziren pop-art aren garaian, Andy Warhol bezalako artistak erakusten zuten izaera queer-aren bidez[2]. Aldi berean, AEBn kontrakultura mugimendu garrantzitzuak sortu ziren Vietnameko gerraren eta eskubide zibilengatik egindako borrokaren testuinguruan, zeintzuk kontsumo gizartea eta konformismoa dudatan jartzen saiatu ziren. Ispiritu iraultzaile hau 80ko hamarkadan baretuz joan bazen ere oso emankorra izan zen, askotan borroka feminista, LGBT+ eskubideen aldekoa eta berdintasunaren aldeko borroka modernoen haziak hasteko.

Feminismoaren 2. Olatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Feminismoaren 2. Olatua AEBn hasi zen mugimendu soziala izan zen, 60 eta 70. hamarkadetan zehar garatu zena. XIX eta XX. mendeetako Feminismoaren 1. Olatua emakumeen eskubide legaletan fijatu zen, baina 2. Olatuko eskubideen mugimendua emakumeen esperientzia osoko arloetan zentratu zen, politikan zein lanean, familian eta sexualitatean.[3]

Arteari dagokionez, aurreko hamarkadetatik eredu hipermaskulinoak nagusitzen ziren, hala nola amerikar expresionismo abstraktuaren baitan, non hori bezalako estiloak espresuki gizonenak kontsideratzen ziren. Nochlinen testua teoria feminista berri hauen aitzindari bihurtu zen, baina garaian beste hainbat emakumezko idazle eta arte teorilariekin bat egin zuen, hala nola Laura Mulvey (Visual Pleasure and Narrative Cinema, 1975[4]), Griselda Pollock (Artists mythologies and media genius, madness and art history, 1980[5]) edo Carol Duncan (Happy Mothers and Other New Ideas in Eigtheenth-Century French Art, 1973[6]).

Linda Nochlin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linda Nochlin (Weinberg; 1931ko urtarrilaren 30 – 2017ko urriaren 29a) AEBko arte historia eta teoria feministaren protagonista izan zen 1960tako hamarkadaren azken urteetan. Harez geroztik Nochlin XX. mendeko bukaerako eragin handiko arte historialaria izan da. New York-eko Brooklyn auzoan jaio zen 1931n. Bere karrera 1950 inguruan hasi zuen, N.Y.-ko unibertsitateko Arte Ederretako Institutuan graduatuz.

"Metodologia bakar baten aukera zalantzan jartzeko" konpromisoa mantendu zuen (Memoirs of an Ad Hoc Art Historian, 1999)[7], argudiatuz artearen historia feminista engaiamendu politiko eta filosofiko orokor bat dela, interpretazio estrategia anitzak erabil ditzakeena, hauek bai ideologiari buruzko teoria marxistetatik erauzten badira, zein linguistika estrukturaletatik, psikoanalisitik edo artearen historiako metodo tradizionalagoetatik.

Nochlin-en ikerketa guneak modu honetan sailka litezke: (1) errealismoa kategoria estetiko moduan; (2) XIX. mendeko artea; (3) emakumeen praktika artistikoa; (4) emakumearen gorputza irudikapen bisualean; (5) identitate etnikoaren irudikapena. Batez ere entsegu-idazlea izan zen, eta bere obra nagusiak hainbat bildumetan argitaratu izan dira (Women, Art and Power, 1988; The Politics of Vision, 1989; Representing Women, 1999[8][9][10]), bere ideien garapena lau dekadetan zehar erakutsiz.

Testuaren laburpen eta analisia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testu honen bidez Nochlin-ek artearen historian zehar nabar daitekeen ageriko emakume artista handien falta aztertzen du. Horretarako, azaleko analisietatik haratago joaten da, lehen pausua “estilo femenino” bat existitzen ez dela ikustea da, izan ere historian zehar emakume artistek ekoiztutako obrak ezin dira etiketa berdinen pean sartu. Baina arazoa ez da berez feminismoak daukan feminitatearen ideia, baizik eta artea esperientzia sentikor indibidualen espresio zuzen eta pertsonala den ideia bakuna. Hau da, bizitza pertsonalaren islada artistikoa dela pentsatzea da benetako arazoa. Emakume artista handien falta instituzio eta hezkuntzari atxikitzen die, izan ere, emakumeak maiz ahulduak izaten dira gizonek kontrolatutako gizarte baten barneratutako eskakizunengatik.

Nochlinek ere jeinuaren mitoari aurre egiten dio, hots, XIX. mendetik artearen historian zehar hedatu zen ideia, zeinen arabera artista asko jeinuak kontsideratuak izan dira, haien trebetasuna maisu batek baino Naturak eman izan balie bezala. Baina ideia horren arabera, emakumeen lorpen artistiko handien falta silogismo baten moduan formula liteke: emakumeak jeinuak izan balira, nabaria izango litzateke. Nochlin horretaz haratago joaten saiatzen da, artisten jatorria eta zergatia aztertuz, eta adierazten du artisten kopuru handi bat artisten semeak izan zirela.

Beraz, modu horretan, emakume artista handien falta eta aristokrata artisten falta modu berean azter litezke, izan ere, bai aristokrata eta bai emakumeek bete behar zituzten eskaera eta itxaropenak, eta funtzio sozialei eskaini behar zieten denbora, guztiz kanpo utzi zuten ekoizpen artistikora profesionalki guztiz jardutearen aukera. Izan ere, artistek denbora behar zuten haien trebezia lantzeko, jeinuaren mitoa alde batera utzirik, eta artea ez da talentu aparteko banako baten ekintza aske eta autonomoa.[11]

Testua 1971 urtean argitaratu zen Woman in Sexist Society: Studies in Power and Powerlessness[12]izenarekin. Behin zuzenduta, ArtNews en "Why Have There Been No Great Women Artists?" izenarekin berrargitaratu zen eta baita ere beste testu eta argazkien artean Art and Sexual Politics: Why Have There Been No Great Women Artists? en[13][14][15]. Entsegua harez geroztik erregularki berrargitaratua izan da; Women, Art, and Power and Other Essays[16] eta Women Artists: The Linda Nochlin Reader[17] barne.

"Why Have There Been No Great Women Artists?" arte-historia eta arte teoria feministarentzako beharrezko irakurketa bezala hartzen da. Entsegua balio egin izan du ere emakume artisten berrezagupena bultzatzeko, hain zuzen ere testuaren argitalpena eta gero Women Artists: 1550-1950 erakusketa gauzatu zen.

Berry, F. (2007). “Linda Nochlin (1931-)”. Costello, D. eta Vickery, J. (ed.), (2007), Art Key Contemporary Thinkers. New York, Berg. 86-89.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Weller, Allen S.. (1962-12). «Clement Greenberg,Art and Culture: Critical Essays» Art Journal 22 (2): 122–122.  doi:10.1080/00043249.1963.10794387. ISSN 0004-3249. (Noiz kontsultatua: 2019-03-22).
  2. Gavin., Butt,. (2005). Between you and me : queer disclosures in the New York art world, 1948-1963. Duke University Press ISBN 0822334860. PMC 57285910. (Noiz kontsultatua: 2019-03-22).
  3. Blee, Kathleen; McDowell, Amy. (2012-02-06). «Social Movement Audiences1» Sociological Forum 27 (1): 1–20.  doi:10.1111/j.1573-7861.2011.01299.x. ISSN 0884-8971. (Noiz kontsultatua: 2019-03-22).
  4. Mulvey, Laura. (1975). «Visual Pleasure and Narrative Cinema» Feminisms (Macmillan Education UK): 438–448. ISBN 9780333690994. (Noiz kontsultatua: 2019-03-22).
  5. Griselda., Pollock,. (1980). Artists, mythologies and media : genius, madness and art history.. PMC 847470137. (Noiz kontsultatua: 2019-03-22).
  6. Duncan, Carol. (1973-12). «Happy Mothers and Other New Ideas in French Art» The Art Bulletin 55 (4): 570.  doi:10.2307/3049164. ISSN 0004-3079. (Noiz kontsultatua: 2019-03-22).
  7. 1931-, Nochlin, Linda,. (1999). Memoirs of an ad hoc art historian.. PMC 887246176. (Noiz kontsultatua: 2019-03-22).
  8. Nochlin, Linda. (2018-02-12). «Women, Art, and Power» Women, Art, and Power and Other Essays (Routledge): 1–36. ISBN 9780429502996. (Noiz kontsultatua: 2019-03-22).
  9. Nochlin, Linda. (2018-02-12). The Politics of Vision.  doi:10.4324/9780429495960. (Noiz kontsultatua: 2019-03-22).
  10. LINDA., NOCHLIN,. (2019). REPRESENTING WOMEN.. THAMES & HUDSON ISBN 0500294755. PMC 1048941814. (Noiz kontsultatua: 2019-03-22).
  11. (Ingelesez) (PDF) Why Have There Been No Great Women Artist. (Noiz kontsultatua: 2019/3/22).
  12. compiler., Gornick, Vivian,. Woman in sexist society : studies in power and powerlessness. PMC 1082865859. (Noiz kontsultatua: 2019-03-21).
  13. Leighninger, Robert D.; Hess, Thomas B.; Baker, Elizabeth C.. (1977-05). «Art and Sexual Politics: Why Have There been No Great Women Artists?» Contemporary Sociology 6 (3): 303.  doi:10.2307/2064782. ISSN 0094-3061. (Noiz kontsultatua: 2019-03-21).
  14. Mothersill, Mary; Hess, Thomas B.; Baker, Elizabeth C.. (21/1974). «Art and Sexual Politics: Why Have There Been No Great Women Artists?» The Journal of Aesthetics and Art Criticism 32 (3): 435.  doi:10.2307/428436. (Noiz kontsultatua: 2019-03-21).
  15. Leighninger, Robert D.; Hess, Thomas B.; Baker, Elizabeth C.. (1977-5). «Art and Sexual Politics: Why Have There been No Great Women Artists?» Contemporary Sociology 6 (3): 303.  doi:10.2307/2064782. (Noiz kontsultatua: 2019-03-21).
  16. Linda,, Nochlin,. ([1989], ©1988). Women, art, and power : and other essays. Harper & Row ISBN 0064301834. PMC 24281074. (Noiz kontsultatua: 2019-03-21).
  17. Muller, Dena. (2008-01). «ReviewGlobal Feminisms. Curated by Maura  Reilly and Linda  Nochlin. Elizabeth A. Sackler Center for Feminist Art, Brooklyn Museum. Brooklyn, New York, March 23–July 1, 2007.Global Feminisms: New Directions in Contemporary Art. Edited by Maura  Reilly and Linda  Nochlin. New York: Merrell; Brooklyn Museum, 2007.» Signs: Journal of Women in Culture and Society 33 (2): 471–474.  doi:10.1086/521560. ISSN 0097-9740. (Noiz kontsultatua: 2019-03-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]