Wieliczkako gatz meatzea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Wieliczkako gatz meatzea1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Wieliczka salt mine.jpg
Mota Kulturala
Irizpideak iv
Erreferentzia 32
Kokalekua  Polonia
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Izen ematea 1978 (II. bilkura)
Luzapen urtea 2008, 2013
Arriskuan 1989-1998
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Wieliczkako Gatz Meatzea (Polonieraz: Kopalnia soli Wieliczka), Wieliczka Poloniako hegoaldeko hirian kokatua, Krakoviako metropoli eremuan dago. XIII. mendean zabaldutakoa, meategiak mahai-gatza etengabe produzitu zuen 2007ra arte, martxan dagoen munduko gatz-meategirik zaharrenetako bat izanez. denbora guztian, Zupy krakowskie Gatz Meatzeak konpainiak zuzendu du errege-meatzea. 1996an meatze merkataritza gelditu egin zen, gatzaren baxuko prezioagatik eta meatzeko uholdeengatik. Meatzea gaur egun Poloniako Monumentu Historiko Nazional ofizialetako (Pomniki historii) bat da. Erakusgaiak dira, besteak beste, estatuak eta lau kapera, meatzariek gatz harkaitzetik zizelkatutakoak, baita garaikideko artistek egindako tailu osagarriak ere.

Wieliczkako gatz meatzeak 327 metroko sakonera du eta 287 kilometro luze da. Gatz-arroka tonu desberdinetako gris naturalean dago, granito ez leunduaren bezalako itxura duena, bisitari askok espero dezakeen itxura zuri edo kristalinoa ez bezalakoa. XIII. mendean Wieliczkan aurkitu zituzten gatzezko harriak eta lehenengo putzuak zulatu zituzten.

Munduko gatz meatze aktibo zaharrenetariko bat da, zaharrena Bochniakoa izanik, Polonian ere, Wieliczka-tik hogei kilometrora.

Meategi honetan 3.5 kilometroko ibilbidea dago, meatzariek gatz-harrietan zizelkatutako pertsonaia mitikoen eta historikoen estatuak dituena. kandela-kristalak ere gatzez eginak dira. Ganberak eta kaperak ere gatzetan zulatuta daude, lurpeko laku bat eta gatz-meatzaritzaren historia erakusten duten erakusketak daude. Urtero 800.000 bisitari inguru jasotzen ditu.