Wijeyananda Dahanayake
| Wijeyananda Dahanayake | |||||
|---|---|---|---|---|---|
1959ko irailaren 26a - 1960ko martxoaren 20a ← Solomon Bandaranaike - Dudley Shelton Senanayake →
| |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Galle, 1902ko urriaren 22a | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | Galle, 1997ko maiatzaren 4a (94 urte) | ||||
| Hezkuntza | |||||
| Heziketa | Richmond College (en) | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | diplomazialaria eta politikaria | ||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Erlijioa | budismoa | ||||
| Alderdi politikoa | Sri Lanka Freedom Party (en) | ||||
Wijeyananda Dahanayake (sinhalaz: විජයානන්ද දහනායක; tamileraz: விஜயானந்த தகநாயக்கா; Galle, 1902ko urriaren 22a – ibidem, 1997ko maiatzaren 4a) zeilandar irakasle eta politikaria izan zen. Zeilango lehen ministroa izan zen 1959tik 1960ra.
Galleko St. Aloysius' Collegeko irakaslea izan zen politikan sartu aurretik. 1939an Galleko udaleko kide izendatu zuten ezkerreko zerrendan eta hiriko alkate izan zen.
1944an, Zeilango Estatu Kontseiluko kide hautatu zuten, eta, ondoren, Ordezkarien Ganberako kide. Uhartearen independentziaren ondoren Parlamentuko diputatua izan zen 1947tik 1977ra, 1960an izan ezik.
1956an Hezkuntza ministro izendatu zuten eta 1959ko irailean Solomon Bandaranaike ordezkatu zuen lehen ministro karguan, hura hil ondoren. Bere agintaldia laburra izan zen, ezin izan baitzion gobernu koalizioari eutsi. 1960an hauteskundeak deitu zituen eta eserlekua galdu zuen. Bi hilabete geroago, eserlekua berreskuratu eta oposizioan jarraitu zuen 1960tik 1965era. 1965etik 1970era Barne ministro izan zen eta 1986tik 1988ra Kooperatiben ministro.