WikiLeaks

Wikipedia, Entziklopedia askea
WikiLeaks
URL helbidea http://www.wikileaks.org/
Komertziala?Ez
Webgune mota Dokumentu biltegia
Erabiltzailea erregistratzeaPribatua
Hizkuntza(k)ingelesez
Jabea The Sunshine Press
EgileaJulian Assange
Argitalpen data2006ko abendua
EgoeraAktibo

WikiLeaks, irabazi asmorik gabeko komunikabide eta erakunde mediatikoa, Julian Assange Australiako editore, erredaktore eta aktibistak 2006an sortu zuen. Erakundea, nagusiki, dohaintzen bidez eta beste komunikabide batzuekin elkarlanean finantzatzen da. WikiLeaksek ezaguna da sailkatutako dokumentuak argitaratzeagatik, iturri anonimoen bidez jasotakoak. Assangek, erakundean duen inplikazioagatik gaur egun Ameriketako Estatu Batuetara estraditua izateko eskaeraren kontra borrokatzen ari denez, Kristinn Hrafnsson-i utzi zion Wikileaks-eko zunzendaritza, zeina 2018ko irailetik erredakzio-buru baita.[1]

Erakundearen webguneak adierazten du hamar milioi dokumentu eta analisi bpasatxo argitaratu dituela. Argitalpen berriena 2021ekoa da, eta jatorrizko dokumentuen azken argitalpena 2019koa. Hala ere, 2022ko azarotik eskuraezinak dira erakundearen webguneko dokumentu asko .

WikiLeaksek hainbat gobernuk egindako giza eskubideen eta libertate zibilen urraketa larriak argitara ateratzen lagundu du. Zehazki, 2007ko uztailaren 12an Bagdaden egindako aireko erasoaren irudiak argitaratu zituen, «Hilketa kolaterala» izenburupean. Bertan, Reuters agentziako zenbait kazetari irakiar eta hainbat zibil hil ziren AEBetako helikoptero baten tripulazioaren esku. Erakundeak filtrazioak ere argitaratu ditu, besteak beste, AEBetako eta Saudi Arabiako kable diplomatikoak, Siriako eta Turkiako gobernuen mezu elektronikoak, eta Kenyan eta Samherji enpresa pribatuan ustelkeria agertzen duten dokumentuak.

Gainera, WikiLeaksek CIAk sortutako zibergerra eta zaintza tresnak argitaratu ditu, baita Frantziako presidentea AEBko Segurtasun Nazionalerako Agentziak (NSA) nola zaintzen duen ere. 2016ko hauteskunde presidentzialen kanpainan, WikiLeaksek AEBko Demokraten Batzorde Nazionalaren (DNC) eta Hillary Clintonen kanpaina zuzendariaren mezu elektronikoak argitaratu zituen, DNCk hauteskunde primarioetan Clintonen kanpainaren alde jokatu zuela erakusten zutenak, Bernie Sandersen kanpaina ahultzen saiatuz. Horrek DNCko presidentearen dimisioa eragin zuen eta Clintonen kanpainari kalte nabarmena eragin zion.

Gardentasuna areagotzeagatik, prentsa askatasunari laguntzeagatik eta erakunde boteretsuak desafiatzeagatik goraipatu duten arren, WikiLeaks kritikatu egin dute eduki batzuk modu desegokian kontserbatzeagatik eta pertsonen pribatutasuna urratzeagatik. Informazio pertsonal sentikorra ematea leporatu diote, hala nola, AEBetako Gizarte Segurantzako zenbakiak, osasun datuak, kreditu txartelen zenbakiak eta suizidio saiakeren xehetasunak. Clintonen eta Trumpen aldeko aurreiritziengatik, Errusiako Gobernuarekin elkartzeengatik, filtrazioen salerosketagatik eta barne gardentasun faltagatik ere kritikatu dute erakundea. Vault 7 argitaratu ondoren, CIAk WikiLeaks «estatukoa ez den etsaitasunezko inteligentzia zerbitzu» gisa definitu zuen.

Filtrazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julian Assange, WikiLeaks-en sortzailea eta zuzendaria.

2010[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetari-tiroketaren bideoa (2007ko uztailaren 13a Baghdad airstrike)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko apirilaren 5ean, 2007ko uztailaren 14ko bideo bat argitaratu zuen WikiLeaks-ek[2][3]. Bideo horretan, soldadu estatubatuarrek tiro egin zioten Reuters agentziako Namir Noor-Eldeen kazetariari, haren laguntzaileari eta beste bederatzi pertsonari; horietako batzuk, gero, hilak eta zaurituak eraman behar zituztenean. Argi ikusten da inork ez zuela egin Apache helikopteroari eraso egiteko amagorik, heikopterotik tiro egiten zietenean, baina ez zuten ikusten. Reuters agentziak askotan eskatu zuen materiala, baina ukatu egin zitzaien WikiLeaks-ek irudi ineditoak lortu zituen arte, eta AEBko aparatu militarra kolokan jarri zuen.[4]

Afganistango gerrako egunkariak: 2010eko uztailaren 25a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001ean hasitako Afganistango Gerrari dagokionez, 2010eko uztailaren 25ean, The Guardian[5][6], The New York Times[7][8] eta Der Spiegel[9] egunkariek Afganistango Gerrari buruzko 92.000 dokumentu inguru argitaratu zituzten 2004 eta 2009 artean. WikiLeaks-en bidez iritsi zitzaizkien, diru-konpentsaziorik gabe.[10]

Dokumentuen artean, ordura arte ezagutarazi ez ziren gertakariak zeuden: Estatu Batuetako soldaduek eta herrialde aliatuetako soldaduek eragindako biktima zibilak, su laguna, Pakistango inteligentziaren eta taliban matxinatuen arteko loturak.[11][12][13][14] Beste dokumentu batzuk, 15.000 inguru, ez ziren askatu, jende errugabearentzat arriskurik ez zutela egiaztatu ezean; beste batzuk, berriz, ez ziren arrazoi beragatik iragazi.[15][16]

Txosten militarrak egiteko deklaratu zuten zibilen bizitza arriskuan jartzeaz akusatu zuten Estatu Batuek WikiLeaks. WikiLeaks-en sortzaile Julian Assange-k adierazi zuenez, Etxe Zuria argitaratu baino astebete lehenago zegoen informatuta, "informatzaile batzuen izenak agertzea minimizatzeko". Assange-ren arabera, AEBko Gobernua. uko egin zion laguntzeari eta ez zuen erantzunik eman; gainera, adierazi zuen, bertan agertzen ziren pertsona batzuen nortasuna babestearren, 15.000 dokumentu argitaratu gabe utzi tituztela.[17][18] Argitaratu aurreko kontaktu horiek ukatu egin zituen Pentagonoak.[19]

Irakeko gerrako erregistroak: 2010eko urriaren 22a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko urriaren 22an, WikiLeaks-ek Irak War Logs (Irakeko Gerrako dokumentuak) argitaratu zituen, 391.831 dokumentu Pentagonotik filtratuak (Estatu Batuetako Defentsa Sailaren egoitza) Irakeko Gerrari buruz eta hano okupazioaz 2004ko urtarrilaren 1etik 2009ko abenduaren 31ra bitartean. Dokumentuetan agertzen da torturen erabilera sistematikoa, Iraken 109.032 hildako izan zirela (horietatik 66.081 zibilak izan ziren, %63; 23.984 'matxinatu gisa etiketatutako etsaiak'; 15.196 'herrialde anfitrioiarenak' (Irakeko gobernuaren indarrak) eta 3.771 'lagun' hil ziren (koalizioaren indarrak). Agertzen da egunero, batez beste, 31 zibil hil zirela sei urteetan zehar. Afganistango Gerrako egunerokoak filtrazioetan agertzen da, WikiLeaks-ek argitaratuta, garai berean, 20.000 pertsona inguru hil zirela. Hildakoen kopuruaz eta beste krimen batzuez gain,[20] Iranek Irakeko miliziei emandako laguntza ere berresten du filtrazioak. Afganistango gerrako egunerokoak izeneko filtrazioetan bezala, filtrazioen jarraipena WikiLeaks-en orritik eta The Guardian,[21] The New York Times,[22] Le Monde,[23] Der Spiegel,[24] El País, Al Jazeera[25] eta Bureau of Investigative Journalism-en edizio digitaletatik egiten da.[26][27][28][29][30]

The Guardian egunkariak jakinarazi zuen urriaren 21ean jaso zituela agiri guztiak.[31] 2010eko urriaren 22an Al Jazeerak, ezarritako ordutegira ordu erdi lehenago, Irakeko Gerrako Erregistroak izeneko filtrazioa zabaldu zuen. Jatorrizko materiala aipatutako hedabideetan eskuragarri egon eta gutxira, WikiLeaksen webgunean eskegi zen, dokumentuak aztertzeko bilaketa-funtzioak eskaintzen zituela, hori lagungarria zen iiltratutako material kopurua kontuan hartuta. BBCk, Pentagonoa aipatuz, Irakeko Gerrako Erregistroak "bere historiako dokumentu sailkatuen filtraziorik handiena" zirela esan zuen.[32]

Julian Assange-ren arabera, Irakeko gerrako dokumentuek Irakeko gerraren egia islatzen dute:[33] Estatu Batuetako agintariek ehunka txosten utzi zituzten ikertu gabe, Irakeko poliziak eta armadak sistematikoki egindako abusuak, torturak, bortxaketak eta are hilketak salatzen zituztenak, herrialdea inbaditu zuten nazioarteko indarren aliatuak. Britainiar eta estatubatuar ofizialek esan dute orain arte ez zegoela biktimen erregistro ofizialik. Txostenek, ebidentzia medikoetan oinarrituta, begiak estalita, maniatatuta, kolpeak hartuz, zogorradak eta deskarga elektrikoak jasoz zituzten presoen egoera deskribatzen dute. Hori guztia jakin zen Pentagonoarentzat, Estatu Batuetako agintari militar eta politikoentzat eta Irakeko gerran parte hartu zuten nazioarteko beste indar batzuentzat (batez ere Britainia Handia, AEBrekin batera). Estatu Batuetako soldaduek abusuak egin zituztela jasota ez badago ere, Irakeko indarrek abusuen mehatxua erabili zuten atxilotuen informazioa lortzeko.[27][34]

Estatu Departamentuaren paperak: 2010eko azaroaren 28a (Cablegate)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko azaroaren 28an, WikiLeaks-ek 251.187[35] kable edo komunikazio filtratu zituen nazioarteko prentsara bidalita, Estatu Batuetako Estatuaren Departamentuaren eta mundu osoan dituen enbaxaden artean (ingelesez, United States diplomatic cable leak, Cablegate edo Secret US Embassy Cables).[36] Historiako dokumentu sekretuzko filtraziorik handiena da.[37] WikiLeaks-ek informazio hori zabaldu zien The Guardian,[38] The New York Times,[39] Le Monde,[40] El País[41][42][43] egunkariei eta Der Spiegel[44] astekariari.

Telegramen eta dokumentuen filtrazioek (mota askotakoak: ez-sekretuak, isilpekoak eta sekretuak) herrialde askori eragiten zien; besteak beste hauei:Afganistan, Alemania, Saudi Arabia, Argentina, Australia, Bolivia, Bosnia Herzegovina, Brasil, Kanada, Txile, Txina, Kolonbia, Ipar Korea, Hego Korea, Kuba, Ekuador, Egipto, El Salvador, Arabiar Emirerri Batuak, Espainia,[45] Frantzia, India, Iran, Israel, Italia, Japonia, Kosovo, Kuwait, Mexiko, Nikaragua, Pakistan, Panama, Paraguai, Peru, Erresuma Batua, Errusia, Serbia, Siria, Hegoafrika, Turkia, Tunisia, Uruguai, Venezuela eta Yemen.[46][47]

Insurance.aes256 fitxategia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztailaren 29an, WikiLeaksek insurance file ("aseguru-fitxategia" ingelesez) izeneko fitxategi misteriotsu bat (insurance.aes256) gehitu zuen Afganistango Gerrako Egunerokoei buruzko deskargen orrian. Fitxategia bereziki handia da (1,39 GB), eta AESekin zifratuta zegoen; beraz, 256 biteko gako bat behar da edukia deszifratu ahal izateko. Wikileaksek eta Julian Assangek ez zuten azalpenik eman. WikiLeaksek eraso larriren bat jasango balu eta erakundea ezgaituta geratuko balitz, filtrazio horren pasahitza publiko egingo luketela uste dute adituek.[48] Kontingentzia-plan bat izango litzateke, tren-makinetan erabiltzen den "hildako gizonaren pedalaren" segurtasun-sistemaren antzekoa. WikiLeaksen orrialdeari egindako erasoak gorabehera, artxiboa eskuragarri dago oraindik torrentak deskargatzeko guneetan, The Pirate Bay edo besteren batzuetan. Assangek publikoki esan zuen: "Aspalditik segurtasun kopia zifratuak banatzen aritu gara, oraindik argitaratu ez ditugunak. Gakoa askatzea da egin behar dugun gauza bakarra, automatikoki materiala erabilgarri gera dadin."

2011-2015[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gantanamoko eta Abu Ghraibeko kartzeletako galdeketak - 2011

2011ko apirilaren 25ean, WikiLeaksek Guantanamo eta Abu Ghraib kartzeletan egiten ari ziren galdeketen inguruko argazkiak eta txostenak eman zituen ezagutzera, bertan giza eskubideak urratzen baitziren. Afganistango eta Pakistango pertsonak inolako epaiketarik gabe espetxeratu zituztela eta preso gazteenak 14 urte zituela zabaldu zen.[49]

Global Intelligence Files leak - 2013[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stratfor enpresaren 2012ko posta elektronikoko fitxategien filtrazioa (ingelesez Global Intelligence Files leak edo Gifiles edo The Stratfor files izenez ezagutzen direnak)[50] AEBko inteligentzia pribatuko eta espioitzako Stratfor agentziako langileen artean izandako barneko mezu elektronikoak argitaratzeari eta hedatzeari buruzkoa da. 2012ko otsailaren 27an hasi ziren Wikileaksen mezuak argitaratzen. WikiLeaksen arabera, 5 milioi mezu elektroniko inguru daude.[51] Mezu horiek 2004ko uztailetik 2011ko abendura artekoak dira.[52] Stratfor-ek adierazi zuen WikiLeaks-ek Anonymous-i esker lortu zituela mezu horiek, Stratfor-en webgunea 2011. urtean hackeatu ostean.[53]

WikiLeaksek "mundu osoko bi dozena hedabideetara" bidalitako posta elektronikoko mezuak dituen datu base batera sartzeko aukera ematen du. Komunikabide horien artean espainierazko honako hedabide hauek daude: Ciper (Txile), La Jornada (Mexiko), La Nacional (Costa Rica), Página 12 (Argentina), Plaza Pública (Guatemala), Público (Espainia). Besteak beste, Owni (Frantzia), Rolling Stone (AEB), The Yes Men (Bhopal Activistas).[53]

2015-2020[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko martxoaren 7an, WikiLeaksek Estatu Batuetako espioitzaren bidez telefono, ordenagailu eta telebista hackeatzeko programa baten xehetasunak lortu zituela ziurtatu zuen, eta hasi zen filtratzen CIAri egozten zizkion milaka dokumentu, "Zero Urtea" izeneko programa bat barne, Estatu Batuetako hainbat konpainiek ekoitzitako telefonoak eta gailuak hackeatu ahal izateko hainbat arma informatiko zituena. Hackeo horien helburuak, besteak beste, Appleren iPhone-ak, Googleren Android sistema, Microsoften Windows edo Interneteko konexioa duten Samsung telebistak ziren. Hauek mikrofono estali bihurtzen ziren erabiltzaileak espiatzeko.[54]

2021-2025[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Intolerance Network (2021)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021ean, Wikileaks-ek The Intolerance Network izeneko datu-base bat argitaratu zuen («Intolerantzia Sarea»), HazteOír erakunde ultrakontserbadore espainiarraren eta honen nazioarteko besoa den CitizenGo erakundearen 17.000 dokumentu zituena. Erakundeen barne-funtzionamendua eta hauen emaileen sarea erakusten dituzte dokumentuek. Emaile horien artean, besteak beste, Espainiako eta nazioarteko enpresetako milioidun eta goi-mailako exekutibo ugari azaltzen ziren. Filtrazioak El Yunque erakunde sekretu katolikoari buruzko dokumentuak ere baditu.[55] WikiLeaks-en editoreak, Kristinn Hrafnsson-ek, horri buruz adierazi zuen: «Ultraeskuindar talde politikoek azken urteotan emakumeen eta LGBTQI+ pertsonen eskubideen aurkako eraso gero eta handiagoen bidez indarra irabazi duten neurrian, baliagarria da mundu mailan aldaketa horiek bultzatu dituztenen dokumentuak eskura izatea. Jendeak eskubidea du taktika politikoak non garatzen diren jakiteko». [56]

WikiLeaks-i egindako blokeoa: Gobernu zentsura, zerbitzuen kantzelazioa eta eraso zibernetikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

WikiLeaks atariak duen informazio sentikorra dela eta, 2010eko abuztuan Suediako Alderdi Piratak akordio bat sinatu zuen WikiLeaks-ekin WikiLeaks-en web orria ostatatzeko eta horrela orrialdearen immunitatea lortzeko. Hala ere, alderdiaren hauteskunde-porrotaren ondorioz, ez zuen aurrera egin WikiLeaks-i immunitatea eskaintzeko ekimenak.[57]

Cablegate filtrazioaren ondorioz jaso zituen zerbitzu ukapenaren erasoen (DDoS) aurrean, 2010eko azaroaren 30ean WikiLeaks-ek bere informazioa Amazon-eko hodeiko konputazioko Amazon EC2 zerbitzarietara eraman zuen.[58]

Txinako Herri Errepublikak, bere zentsura informatikoko politikaren parte gisa, WikiLeaks-en gunerako lotura zibernetikoak blokeatu zituen 2010eko abenduaren 1ean, Ipar Koreari buruz (Txinaren aliatua). Seul-eko eta Pekin-eko AEBen enbaxadek bidalitako kable diplomatikoak plazaratuko zirelakoan,[59]

Abenduaren 1ean, AEBko Joe Lieberman senatariaren presioen ondorioz, Amazonek WikiLeaks ostatatzeari utzi zion. WikiLeaks-ek, Twitter bidez, adierazi zuen Amazon Estatu Batuetako Konstituzioaren lehen zuzenketaren aurka bazegoen liburuak saltzeari utzi beharko iokeela.[60] AEBko Kongresuak WikiLeaks erabat isildu nahi zuen, herrialdean bertan sarbidea debekatuz, eta mundu osoan Internetetik haren existentzia kenduz, lehenago saiatu zen bezala.[61]

2010eko abenduaren 2an, Internet-domeinuak kudeatzen dituen EveryDNS enpresa hornitzaileak WikiLeaks-ekin zuen kontratua bertan behera uztea erabaki zuen, abenduaren 2an gaueko 10etan sarbidea moztuz.[62] Eric Besson ministro frantsesak OVHri eskatu zion WikiLeaks-en ataria ez ostatatzeko.[63] Orduan Suitzako Alderdi Piratak wikileaks.ch helbide berria eta zuzeneko sarbideko bi IP helbide (http://46.59.1.2 eta http://213.251.145.96) eskaini zizkion WikiLeaksi, besteak beste.[64]

Abenduaren 3an, lege-erreforma bat egin zen Estatu Batuetan, SHIELD Akta (Securing Human Intelligence and Enforcing Lawful Dissemination) gisa ezagutua, espioitza-aktaren aldaketa bat, sekretu zifratuei edo nazioarteko inteligentzia-komunikazioei buruzko informazio sailkatua argitaratzea debekatzen duena.[65]

2010eko abenduaren 4an, PayPal-ek bertan behera utzi zuen WikiLeaks-ekin zuen kontua; Wikileaksek horren bidez lortzen zuen finantziazioa donazioen bidez. PayPal-ek erabilera-politiken ustezko urraketa bat argudiatzen zuen, "besteak legez kanpoko jardueretan parte hartzera babesten, sustatzen edo bultzatzen dituzten jarduerak" ez daudela baimenduta adieraziz.[66] Geek alt1040 atariak, besteak beste, Amazon eta Paypal boikoteatzeko deia egin zuen WikiLeaks-i zerbitzua ukatzeagatik.[67]

Wikileaks-eko zuzendaritza zentralaren blokeoarekiko erreakzio batean, WikiLeaks-en jarraitzaileek mila ispilu baino gehiago sortu zituzten (2011ko urtarrilean, 1.400 inguru).[68]

Geroago, abenduaren 6an, MasterCard-ek jakinarazi zuen ez zuela bere sistema onartuko WikiLeaks-i ordaintzeko bitarteko gisa.[69] Egun horretan, PostFinance-ek ere WikiLeaks-i donaketak edo ordainketak egiteko aukera blokeatu zuen.

Abenduaren 6an, WikiLeaks defendatzeko, Anonymous Interneteko taldeak Operation Payback bat (zibereraso bat) jarri zuen abian PostFinance eta PayPal-en aurka, WikiLeaks-en kontuak blokeatzeagatik.[70][71]. WikiLeaks-ek adierazi zuen ez zegoela bere defentsanegindako eraso zibernetikoen alde eta ez kontra, baina iritzi publikoaren zati baten adierazpena zirela esan zuen.

2010eko abenduaren 7an, Visa-k WikiLeaks-i donazioak edo ordainketak egiteko aukera kendu zuen.[72] Horren aurrean, abenduaren 8an, DataCell enpresa islandiarrak, WikiLeaks-i ordainketak egiten dizkionak, "donazioak berriro ahalbidetzeko berehalako ekintza legalak hartzea" erabaki zuen, hala esan zuen Andreas Fink konpainiako buru exekutiboak, MasterCard eta Visa salatuko zituela ere adieraziz.[73]

2010eko abenduaren 9an, Twitter-ek Anonymous WikiLeaks-en defentsoreen kontua ezabatu zuen, eta gero Facebook-ek bertan behera utzi zuen WikiLeaks defendatzeko DDoS erasoen Operation Payback orria. Anonymouseko kideek hori informazio-askatasuna babesteko Interneteko gerratzat hartu zuten.[74][75]

2010eko abenduaren 10ean, WikiLeaks blokeatuta zutenen aurkako erasoen estrategia aldatzea erabaki zuen Anonymous-ek: DDoS eraso gutxiago egin eta WikiLeaks-en filtrazioen berri gehiago eman.[76]

Reykjavikeko Barrutiko Auzitegiak ebatzi zuen Valitorrek, Islandian Visa eta MasterCarden ordainketak kudeatzen dituena, ez zuela arrazoirik txartelaren titularrei WikiLeaks-i donazioak jasotzeko galarazi zienean. Auzitegiak erabaki zuen blokeoa 14 egun baino lehenago kendu behar zutela edo Valitorrek egunero 6.000 dolarreko isuna jasoko zuela.[77]

Wikileakseko sortzailea 2019tik dago preso Erresuma Batuan, Polizia britainiarra Ekuadorko enbaxadan sartu eta atxilo hartu zuenetik.[78][79] Enbaxadan zegoen babes hartuta 2012an Suediak haren aurkako atxiloketa agindua eman zuenetik. Lehen epaiketan lehen auzialdiko epaitegi batek estradizioa ukatu baitzuen, AEBetan presoaren bizitza arriskuan egongo zela argudiatuz. Ondoren, Londreseko Apelazio Auzitegiak atzera bota zuen ebazpena, AEBek Assangeren osasuna bermatuko zutela segurtatu ondoren. Amnesty Internationalen ustez, hala ere, "dauden aurrekariekin berme horiek ez dira oso sinesgarriak". Assangeren abokatu taldeak Auzitegi Handira jo zuen, Ingalaterrako auzitegi gorenera. 2022ko martxoaren 14an Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak baimena eman zuen estradiziorako, baina orain heldu den gobernuaren iritzia falta zen. 2022ko ekainean Erresuma Batuko Barne ministro Priti Patelek argi berdea eman zion Julian Assangeren estradizioari. [80][81][82]

2023ko ekainean Australiako lehen ministroak Julian Assange askatzeko eskatu zuen. “Nahikoa da”, esan zuen Anthony Albanese Australiako lehen ministroak Democracy Now!-ko albistegian, eta eskatu zuen Julian Assangeren kasua bertan behera uztea. Wikileaks-en fundatzaileak lau urte zeramatzan Londreseko Belmarsh kartzelan, estradizioaren zain AEBetan epaitua izateko, azken horiek Iraken eta Afganistanen egin zituzten gerra krimenen dokumentuak argitaratzeagatik.[83]

Laguntzak eta kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laguntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daniel Ellsbergek (2006), 1971n Pentagon Papers-ak zabaldu zituen gizonak, askotan laguntza eskeini dio WikiLeaks-i ​[84][85]

2010eko uztailean, Mike Ferner Veterans for Peace-ko presidenteak WikiLeaksen aldeko editorial bat idatzi zuen.[86]

John Pilger dokumentalistak editorial bat idatzi zuen 2010eko abuztuan WikiLeaks defendatzearen alde; izan ere, haren aburuz, "erantzukizun publikoaren interesak ordezkatzen ditu, eta menderatzearen eta zinismoaren aurkako kazetaritza-modu berri bat da".[87]

Daniel Ellsbergek (2006), 1971n Pentagon Papers-ak zabaldu zituen gizonak, askotan laguntza eskeini dio WikiLeaks-i ​[84][85]

Ron Paul Texas-en kongresukide errepublikanoa izan zen WikiLeaks-en fundatzailearen, Julian Assange-ren, alde publikoki agertu zen lehen politikari estatubatuarra, "gizarte aske batean egia dakigula suposatzen delako".[88][89] Floridako Connie Mack IV bere lankideak ere goraipatu zuen WikiLeaks.[90]

2010eko abenduaren 9an, orduko Brasilgo lehendakari Lula da Silvak WikiLeaks eta adierazpen-askatasuna defendatu zituen. Lulak adierazi zuen Julian Assange-ren atxiloketak adierazpen-askatasunaren aurka egiten zuela.[91][92]

2010ean, Sam Adams Award saria jaso zuten Wikileaks-ek eta bere sortzaileak, inteligentzia-zerbitzuen praktika txarrak erakutsiz egindako lanagatik.[93]

2011ko otsailaren 1ean, Norvegiako parlamentuko kide batek, Snorre Valenek, Ezker Sozialistaren Alderdikoak, WikiLeaks izendatu zuen Bakearen Nobel sarirako.[94]

Bestalde, El País egunkariaren orrialdeetatik, Hebert Gattok WikiLeaks goraipatu zuen.[95]

2016ko hauteskunde kanpainan, Donald Trump behin baino gehiagotan agertu zen atariaren alde.[96]

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

WikiLeaks-ek hainbat iturritatik kritikak jaso ditu.[97]

2007an, John Young Cryptomeko operadoreak bere postua utzi zuen WikiLeaks-en zuzendaritza, eta taldeari "CIAren hodi bat" izatea leporatu zion.[98] WikiLeaks-ek informatzaileen anonimatua babesteko duen gaitasuna ere zalantzan jarri zuen.[99]

2011n, Daniel Estulin teoriko konspiranoiko hispano-lituaniarrak "Desmontando Wikileaks" lana argitaratu zuen.[100] Autore honen tesiaren arabera, Wikileaks muntaia bat izango litzateke, Interneten zentsura ezarri ahal izateko tresna bat, eta horrela, segurtasun eta ordena publikoko arrazoiengatik zentsura justifikatua egongo litzateke.[101]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arzallus Alustiza, Eneritz. (2019-04-30). «WikiLeaks auzia: kazetaritza erradikalaren aurka» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  2. Un vídeo muestra cómo el Ejército de EE. UU. mata a un fotógrafo de Reuters que se había introducido en plena zona de guerra. Público. 5 de abril de 2010
  3. «Público.es - Un vídeo muestra cómo el Ejército de EEUU mata a un fotógrafo de Reuters» web.archive.org 2010-04-09 (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  4. «Público.es - El vídeo de la matanza de EEUU triunfa en YouTube» web.archive.org 2010-04-10 (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  5. Afghanistan war logs: Massive leak of secret files exposes truth of occupation, The Guardian, Nick Davies and David Leigh, 25/7/2010
  6. Wikileaks' Afghanistan war logs: how our datajournalism operation worked, The Guardian, guardian.co.uk, Simon Rogers, 27/7/2010
  7. In Disclosing Secret Documents, WikiLeaks Seeks ‘Transparency’, The New York Times, Eric Schmitt, July 25, 2010
  8. Editorial: Pakistan’s Double Game, The New York Times, July 26, 2010
  9. Thema Wikileaks, Spiegel Online, 26/7/2010
  10. (Ingelesez) Davies, Nick; Leigh, David. (2010-07-25). «Afghanistan war logs: Massive leak of secret files exposes truth of occupation» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  11. (Ingelesez) «Afghanistan war logs: the unvarnished picture» The Guardian 2010-07-25 ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  12. «WikiLeaks / Afganistán. La guerra al descubierto.» web.archive.org 2010-12-22 (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  13. Amy Goodman. WikiLeaks lo hizo de nuevo, en Sin Permiso, traducción del original en democracy now, 1/8/2010
  14. Wikileaks afghan war diary, en democracy now
  15. «Wikileaks asegura que aún quedan 15.000 informes de Afganistán por salir a la luz – Mundo – Noticias, última hora, vídeos y fotos de Mundo en lainformacion.com» web.archive.org 2010-12-18 (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  16. Press, Europa. (2010-08-13). «El Pentágono: Wikileaks sería irresponsable si publica los documentos» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  17. WikiLeaks may already have blood on its hands over Afghan revelations, US says, 30 de julio de 2010, The Times
  18. «Público.es - Wikileaks se defiende de las acusaciones de EEUU» web.archive.org 2010-08-02 (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  19. Europapress.es: El Pentágono niega que WikiLeaks haya intentado contactar con ellos
  20. Los crímenes de Irak se revelan al mundo, El País, 24/10/2010
  21. (Ingelesez) Davies, Nick; Steele, Jonathan; Leigh, David. (2010-10-22). «Iraq war logs: secret files show how US ignored torture» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  22. (Ingelesez) «The War Logs - WikiLeaks Documents» archive.nytimes.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  23. (Frantsesez) «Irak : l'horreur ordinaire révélée par Wikileaks» Le Monde.fr 2010-10-22 (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  24. Iraq War Logs. Der Spiegel
  25. «Secret Iraq Files - Al Jazeera English» web.archive.org 2010-10-23 (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  26. iraqwarlogs.com Bureau of Investigative Journalism thebureauunviestigates.com
  27. a b (Gaztelaniaz) «Wikileaks revela que EE UU permitió torturas sistemáticas en Irak» El País 2010-10-22 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  28. «WikiLeaks» www.wikileaks.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  29. «Estados Unidos toleró torturas sistemáticas en Irak» www.publico.es 2010-10-23 (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  30. «Wikileaks, informazio ezkutua bunkerretatik ateratzen duen orria» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  31. (Ingelesez) Davies, Nick; Steele, Jonathan; Leigh, David. (2010-10-22). «Iraq war logs: secret files show how US ignored torture» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  32. (Ingelesez) «Huge Wikileaks release shows US 'ignored Iraq torture'» BBC News 2010-10-22 (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  33. El fundador de Wikileaks: "Los documentos revelan la verdad de la guerra de Iraq", La ONU pide a Estados Unidos que investigue las torturas que revelan los nuevos documentos publicados por wikileaks, El País, 23/10/2010
  34. página de WikiLeaks, consultada el 23 de octubre de 2010
  35. Preguntas y respuestas sobre los papeles del Departamento de Estado, diario El País, 28 de noviembre de 2010.
  36. La mayor filtración de la historia deja al descubierto los secretos de la política exterior de EE UU, diario El País, 28 de noviembre de 2010
  37. «Kartzelatik irten da Chelsea Manning, Wikileaks atariaren iturri ohia» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  38. US embassy cables: browse the database, The Guardian, 28/11/2010
  39. State's Secret, Cables Depict U.S. Haggling to Find Takers for Detainees, The New York Times, 29/10/2010
  40. Documents Wikileaks, en Le Monde, 30 de noviembre de 2010
  41. (Gaztelaniaz) PAÍS, Ediciones EL. (2023-12-22). «Wikileaks en EL PAÍS» El País (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  42. (Gaztelaniaz) «La mayor filtración de la historia deja al descubierto los secretos de la política exterior de EE UU» El País 2010-11-28 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  43. China apuesta por dominar una Corea unificada, El País, 30/11/2010
  44. Der Spiegel, Portada y páginas del especial sobre las filtraciones de los papeles del Departamento de Estado de EE. UU. -WikiLeaks-
  45. «Cables domésticos - Los papeles del departamento de estado en EL PAÍS» web.archive.org 2010-11-30 (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  46. Véase Wikipedia inglesa, United States diplomatic cables Leak
  47. Urkola Agirrezabala, Ane. (2016-02-23). «AEBek mendebaldeko hainbat agintari espiatu dituztela argitaratu du WikiLeaks-ek» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  48. http://www.pcmag.com/article2/0,2817,2373974,00.asp El plan de contigencia de WikiLeaks: el archivo insurance.aes256 (en inglés)
  49. «Estas son las revelaciones de Wikileaks por las que EEUU quiere juzgar a Assange» www.publico.es 2021-12-10 (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  50. Global Intelligence Files leak, en WikiLeaks
  51. (Ingelesez) WikiLeaks' Stratfor Email Release Raises Uncomfortable Questions. .
  52. «Stratfor was Dow’s Bhopal spy: WikiLeaks» The Times of India 2012-02-28 ISSN 0971-8257. (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  53. a b «WikiLeaks publishes leaked Stratfor emails» web.archive.org 2012-03-01 (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  54. (Gaztelaniaz) Mars, Amanda. (2017-03-08). «Wikileaks filtra documentos sobre un supuesto método de ciberespionaje que atribuye a la CIA» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  55. «Grandes fortunas y altos ejecutivos españoles financiaron el nacimiento de Vox a partir del grupo ultracatólico Hazte Oír» www.publico.es 2021-08-05 (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  56. «WikiLeaks - The Intolerance Network» wikileaks.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  57. Wikileaks y Pirate Bay no tendrán inmunidad parlamentaria
  58. La web de Wikileaks se muda a los servidores de Amazon, Público, 1 de diciembre de 2010
  59. China bloquea acceso a sitio digital de WikiLeaks. Univisión
  60. Estados Unidos estrecha el cerco sobre Wikileaks, El País, 1/12/2010
  61. Objetivo: Desenchufar completamente a Wikileaks, El País, 2 de diciembre de 2010
  62. BBC Mundo: Cierran la página de WikiLeaks
  63. Francia estrecha el cerco para cerrar Wikileaks
  64. El dominio Wikileaks.org queda inaccesible por decisión de la empresa proveedora, El País, 3/12/2010
  65. EE. UU. presenta el Acta SHIELD contra WikiLeaks, en Alt1040
  66. «PayPal Announces It Will No Longer Handle Wikileaks Donations» web.archive.org 2010-12-05 (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  67. (Gaztelaniaz) Arcos, Eduardo. (2010-12-04). «Se convoca a un boicot a PayPal y Amazon por negar el servicio a WikiLeaks» Hipertextual (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  68. internacional.eluniversal.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  69. (Ingelesez) «MasterCard pulls plug on WikiLeaks payments» CNET (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  70. Ciberataques para defender a Wikileaks, Público 7/12/2010
  71. Operation Payback #Anonymous Message RE: ACTA, SOPA, PIPA, Internet Censorship & Copyright. (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  72. Wikileaks under attack: the definitive timeline, The Guardian, 7/12/2010
  73. (Gaztelaniaz) «WikiLeaks: DataCell demandará a Visa por impedir donaciones» BBC News Mundo 2010-12-08 (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  74. Facebook cierra la cuenta del grupo de ciberactivistas defensores de Wikileaks, El País, 9/12/2010
  75. «Wikileaks-en aurkako neurriak hartu dituzten webguneak erasotu dituzte» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  76. (Gaztelaniaz) Notario, Elí-as. (2010-12-10). «Ciberguerra contra los “antiWikiLeaks” evoluciona: menos DDoS y más divulgación de las filtraciones (Actualizado)» Hipertextual (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  77. http://www.wired.com/threatlevel/2012/07/wikileaks-visa-blockade/
  78. Susaeta, Igor. (2019-05-16). «Suediak berriz ikertuko du Assange, bortxaketa salaketa batengatik» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  79. «Assangek eskatu du ez dezatela estraditatu» Berria 2019-05-03 (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  80. Letona Biteri, Xabier. (2022-06-17). «Assange AEBetara estraditatzeko argi berdea eman du Erresuma Batuko gobernuak» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  81. Orzaiz, Ion. (2022-09-24). ««Assange torturatu eginen dute, ziur»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  82. «Erresuma Batuak Assange AEBra estraditatzea baimendu du espioitza leporatuta epai dezaten» EITB 2022-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  83. Manzanares, Ilargi. (2023-06-08). «Australiako lehen ministroak Julian Assange askatzeko eskatu du» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  84. a b (Ingelesez) Room, Press. (2010-11-29). Greg Mitchell and Daniel Ellsberg on the WikiLeaks Document Dump. ISSN 0027-8378. (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  85. a b (Ingelesez) «Wikileaks: Lessons from Vietnam?» BBC News 2010-11-30 (Noiz kontsultatua: 2023-12-26).
  86. «Veterans For Peace :: Wikileaks revelations will spark massive resistance to Afghanistan War» web.archive.org 2010-11-03 (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  87. (Ingelesez) «Meet the new boss, same as the old boss | Green Left» www.greenleft.org.au 2008-06-20 (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  88. (Ingelesez) «Ron Paul Defends WikiLeaks Founder's Rights - CBS News» www.cbsnews.com 2010-12-08 (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  89. El congresista republicano Ron Paul sale en defensa de Julian Assange. El Mundo
  90. «Rep. Mack: Americans ‘have a right to know’ contents of WikiLeaks dump « Florida Independent: News. Politics. Media» web.archive.org 2010-12-05 (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  91. Toda solidariedade ao Wikileaks, Entrevista a Lula da Silva - TV -
  92. Lula dice que la detención de Assange "atenta contra la libertad de expresión", El País, 9/12/2010
  93. «Consortiumnews.com» www.consortiumnews.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  94. http://alt1040.com/2011/02/wikileaks-nominado-al-premio-nobel-de-la-paz#more-104144
  95. (Ingelesez) «¿Qué significa?» EL PAIS 2010-12-08 (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  96. https://elpais.com/internacional/2019/04/12/estados_unidos/1555095425_235074.html
  97. (Ingelesez) «WikiLeaks Revelations Get Global Prominence» Sky News (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  98. (Ingelesez) Nast, Condé. «Exposed: Wikileaks' secrets» Wired UK ISSN 1357-0978. (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  99. «Wikileaks' estranged co-founder becomes a critic (Q&A;) | Privacy Inc. - CNET News» web.archive.org 2010-11-30 (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  100. Desmontando Wikileaks. Ediciones del Bronce, Fecha Salida: 15/06/2011. ISBN 978-84-8453-193-7
  101. http://www.publico.es/culturas/383541/assange-es-un-personaje-tragico-comico-dantesco-y-siniestro

Bibliografía[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Assange, J. (2014). Cuando Google encontró a Wikileaks. Madrid: Clave Intelectual.
  • Bergareche, S. T. B. (2011). Wikileaks confidencial. Madrid: Anaya Multimedia.
  • Bravo A. (2014). Wikileaks: teoría y práctica de un desacato: Aproximaciones a un nuevo discurso político comunicacional en la cibercultura. Ediciones Nuevas Fojas : Santiago de Chile.
  • Cardeñosa, B. (2011). W de Wikileaks: La venganza contra las mentiras del poder. Barcelona: Libros Cúpula.
  • Domscheit-Berg, D., & Klopp, T. (2011). Dentro de wikileaks: Mi etapa en la web más peligrosa del mundo. Barcelona: Roca.
  • Estulin, D., Fernández, E., & Sánchez, A. I. (2011). Desmontando Wikileaks. Barcelona: Bronce.
  • Leigh, D., & Harding, L. (2011). WikiLeaks y Assange: Un relato trepidante sobre cómo se fraguó la mayor filtración de la historia. Barcelona: Deusto.
  • Morgante, D., & Costantini, G. (2013). Julian Assange: De la ética hacker a wikileaks. Barcelona: Luces de Gálibo.
  • Ortiz, A. J. G. (2011). Wikileaks: Documentos secretos. Bogotá: Editorial Oveja Negra.
  • Plaza, M. M. (2011). Wikileaks: La era de los soplones. Madrid: Atanor.
  • Quian, A. (2013). El impacto mediático y político de WikiLeaks: La historia más apasionante del periodismo moderno. Barcelona: UOC.
  • Ramonet, I., Assange, J., & Chomsky, N. (2016). El imperio de la vigilancia: Nadie está a salvo de la red global de espionaje: incluye entrevistas con Julian Assange y Noam Chomsky.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]