Wikilari egoiliar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Wikilari egoiliarra eta komunitatearen arteko harremana. Diagramak egonaldi programa batean dauden eragileak eta bakoitzak eman eta jasotzen duena adierazten du.

Wikilari egoiliarra Wikipediako editore bat da, erakunde jakin batean egonaldi bat egiten duena. Egoiliarrak jasotzen dituzten erakundeak kultura eta ondarearen alorrekoak izan ohi dira, bereziki, galeriak, liburutegiak, artxibategia eta museoak (Wikipediako dokumentazioan, GLAM akronimoaz ezagunak). Egoiliarraren zereginak hauek izan ohi dira: erakundearekin zerikusia duten artikuluak Wikipedian sortzea eta aberastea; erakundearen edukia lizentzia askean jar dadin laguntzea eta bultzatzea; eta erakundearen eta Wikipedia komunitatearen arteko harremanak garatzea. Egoiliarrak oro har lagundu ohi du, era berean, Wikipediarekin zerikusia duten GLAM erakundearen eta publiko orokorraren arteko jarduerak koordinatzen.[1]

Hainbat erakundek jaso dituzte wikilari egoiliarrak, haietako batzuk aski ezagunak, esaterako, Britaniar Museoa eta Britaniar Liburutegia, eta baita erakunde txikiagoak ere, adibidez, Erresuma Batuko Derby Museum and Art Gallery eta The New Art Gallery Walsall; Frantzian, Versaillesko jauregia; Katalunian Picasso Museoa; AEBetan, Smithsonian Institution, Gerald R. Ford Presidential Library, National Archives and Records Administration, Norvegiako Liburutegi Nazionala, eta Suitzako Artxibategi Federala.


Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen wikilari egoiliarra Liam Wyatt izan zen eta 2010ean bost astez Britaniar museoan aritu zen.[2][3] Ikusi zuen Wikipediak bazuela beharra museoekin lankidetzak sendotzeko informazio ahalik eta zehatzena eta eguneratuena sortzeko: «Lan bera egiten dugu arrazoi berengatik, jende berarentzat, medio berdinean. Lan egin dezagun elkarrekin!».[4] Bigarren egoiliarra Lori Phillips wikilaria izan zen Children's Museum of Indianapolis museoan, 2010ean ere. Hirugarrena Benoît Evellin izan zen eta sei hilabete eman zituen Versailleseko jauregian.[5] Bartzelonako Picasso Museoa eta Ingalaterrako Derby Museum and Art Gallery izan ziren ideia hau bereganatu zuten hurrengoak.[6][7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wikilari egoiliar