Wikimedia Fundazioa

Artikulu hau erdi-babestua dago. Erabiltzaile anonimoek ezin dute aldatu.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Wikimedia Fundazioa
Wikimedia Foundation logo - vertical.svg
Представьте себе мир, в котором каждый человек может свободно делиться всей суммой накопленных человечеством знаний., Imagine a world in which every single human being can freely share in the sum of all knowledge., Stell dir eine Welt vor, in der jeder einzelne Mensch frei an der Summe allen Wissens teilhaben kann. Das ist unsere Verpflichtung., წარმოიდგინეთ მსოფლიო, სადაც ყველა ადამიანს ხელი მიუწვდება კაცობრობის მიერ შექმნის მთელ ცოდნაზე., 全ての人間一人一人が全ての知識の集積を自由に共有できる世界を想像せよ, 想象一下这样的世界:在这个世界中,每个独立的个体都能够在知识的海洋中自由分享。, Imaginez un monde dans lequel chaque être humain peut librement prendre part au partage de la totalité des connaissances humaines., تخيل عالمًا يمكن فيه لكل إنسانٍ أن يشارك بحريةٍ في مجموع المعرفة. eta Imagina un mundo en el que todo ser humano pueda compartir libremente la suma de todo el conocimiento.
Datuak
Izen ofiziala
Wikimedia Foundation, Inc.
Izen laburraWMF, Wikimedia, Фонд Викимедиа eta ФВМ
Motafundazioa, karitatezko erakundea eta wiki hosting service (en) Itzuli
Jarduera sektoreawikia
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
KidetzaJoint Roadmap for Open Science Tools (en) Itzuli, World Wide Web Consortium eta LOT Network (en) Itzuli
Honen parteWikimedia movement (en) Itzuli
Eskumendekoak
Enplegatuak450 (2021eko urriaren 10a)
Agintea
LehendakariaNatalia Tymkiv
Zuzendari exekutiboaMaryana Iskander
Zuzendaritza-taldea
Egoitza nagusi
Osatuta
Legezko forma501(c)(3) organization (en) Itzuli
BabesleaOpen Society Foundations, Stanton Foundation, Vinod Khosla, Neeru Khosla, Alfred P. Sloan Foundation (en) Itzuli, Ford Foundation (en) Itzuli, Hewlett Foundation, Omidyar Network, Google, Brin Wojcicki Foundation (en) Itzuli, Pavel Durov, John S. and James L. Knight Foundation (en) Itzuli, Gordon and Betty Moore Foundation (en) Itzuli, Stavros Niarchos Foundation (en) Itzuli, Two Sigma (en) Itzuli, Laura and John Arnold Foundation (en) Itzuli, Siegel Family Endowment (en) Itzuli eta Craig Newmark (en) Itzuli
Zeren jabe
Ekonomia
Aktiboak191.262.962 US$ (2020ko ekainaren 30a)
Diru-sarrerak124.631.267 US$ (2020)
Irabazi garbia12.469.145 US$ (2020)
Historia
Sorrera2003ko ekainaren 20a
Sortzailea
Jasotako sariak
webgune ofiziala
IMDB: co0205452 Twitter: Wikimedia Telegram: WikimediaGeneral LinkedIn: 27378 Youtube: UCgIIsBhcseFH1Kghmo0ULbA GitHub: wikimedia Edit the value on Wikidata

Wikimedia Fundazioa ((Ingelesez) Wikimedia Foundation, Inc), Wikipedia entziklopedia eta beste hainbat proiektu sustatzen dituen erakundea da. Floridan sortutako irabazi asmorik gabeko erakundea da. Wiki sisteman oinarritzen dira bere proiektu aske guztiak.

Kontseilua

Honakoak dira Wikimedia Fundazioaren Kontseiluko partaideak:

  1. Michael Snow: Presidentea.
  2. Jan-Bart de Vreede: Presidenteordea.
  3. Kat Walsh: Idazkari exekutiboa
  4. Stu West: Diruzaina
  5. Ting Chen
  6. Arne Klempert
  7. Samuel Klein
  8. Matt Halprin
  9. Jimmy Wales: Ohorezko presidentea

Wikimediako proiektuak

Wikimediaren beste proiektuak
Wikiztegia Wikiztegia
Hiztegia sinonimoekin
Wikiliburuak Wikiliburuak
Ikasliburu eta eskuliburuak
Wikibidaiak Wikibidaiak
Bidaiak eta txangoak
Wikiesanak Wikiesanak
Esanak
Wikiiturriak Wikiiturriak
Jatorrizko dokumentuak
Wikispecies Wikispezieak
Espezieen gidaliburua
Meta-Wiki Meta-Wiki
Proiektuen koordinazioa
Commons Commons
Irudi eta multimedia

Edukien proiektuak

Wikipediarekin batera, Wikimedia Fundazioak beste hainbat wiki kudeatzen ditu. Guztiek eskaintzen dituzte eduki libreak. Guztien helburua da ezagutza batzea, antolatzea, sailkatzea eta partekatzea. Hona proiektu batzuk (argitara eman ziren daten arabera sailkatuak):

Wikipedia-logo-v2.svg Izena: Wikipedia
Deskripzioa: entziklopedia online, lankidetza kooperatiboaz eraikia.
Webgunea: www.wikipedia.org
Argitara: 2001-01-15
Edizioak: 290 edizio baino gehiago, 250 hizkuntza baino gehiagotan.
Alexa ranking: 5 (2018ko urrian)[1]
Wiktionary-logo.svg Izena: Wikiztegia
Deskripzioa: hiztegia online eta thesaurus
Webgunea: www.wiktionary.org
Argitara: 2002-12-12
Edizioak: 170 hizkuntza baino gehiago.
Alexa ranking: 488 (2018ko urrian)[2]
Wikibooks-logo.svg Name: Wikiliburuak
Deskripzioa: liburutzat har daitezkeen testuen bilduma.
Webgunea: www.wikibooks.org
Argitara: July 10, 2003
Alexa ranking: 2.186 (2018ko urrian)[3]
Wikiquote-logo.svg Izena: Wikiesanak
Deskripzioa: aipuen bilduma
Webgunea: www.wikiquote.org
Argitara:2003-07-10
Alexa ranking: 4.219
Wikivoyage-logo.svg Izena: Wikibidaiak
Deskripzioa: bidaia gida
Webgunea: www.wikivoyage.org
Argitara: 2003ko uztailean, baina hasieran beste izen batekin: Wikitravel

Fork: 2006-12-10 (hasieran alemanez bakarrik).
Berriro argitara: 2013-01-15 by WMF (oraingoan eredua ingelesez).
Alexa ranking: 16.462


Wikisource-logo.svg Izena: Wikiturriak, Wikiteka
Deskripzioa: digital library
Webgunea: www.wikisource.org
Argitara: November 24, 2003
Alexa ranking: 3.726
Commons-logo.svg Izena: Wikimedia Commons
Deskripzioa: argazki, irudi, infografia, audio, bideo eta multimedia edukien biltokia.
Webgunea: commons.wikimedia.org
Argitara: 2004-09-07

Alexa ranking: 345 (Alexa rankingak wikimedia.org bere osotasunean hartzen du).

Wikispecies-logo.svg Izena: Wikiespezieak
Deskripzioa: bizidun espezieen katalogo taxonomikoa
Webgunea: species.wikimedia.org
Argitara: 2004-09-14

Alexa ranking: 345 (Alexa rankingak wikimedia.org bere osotasunean hartzen du).

Wikinews-logo.svg Izena: Wikialbisteak
Deskripzioa: Albisteak
Webgunea: www.wikinews.org
Argitara: 2004-11-08
Alexa ranking: 61.854
Wikiversity-logo.svg Izena: Wikiversity
Deskripzioa: unibertsitate mailako ikastaroak, tutorialak, apunteak. Ikerketak koordinatzeko ere erabiltzen da.
Webgunea: www.wikiversity.org
Argitara: 2006-08-15
Alexa ranking: 12.759
Wikidata-logo.svg Izena: Wikidata
Deskripzioa: oinarrizko ezagutza batzen duen datu-basea.
Webgunea: www.wikidata.org
Argitara: 2012-10-30
Alexa ranking: 10.775 (azkar igotzen)


Azpiegitura eta koordinazio proiektuak

Badaude hainbat proiektu beste proiektuak nolabait babesteko eta sustatzeko. Esate baterako, Outreach argibideak ematen ditu wikimediako guneetan azkar eta ondo moldatzeko.

Wikimedia Community Logo.svg Izena: Meta-Wiki
Deskripzioa: Wikimedia komunitateko proiektu guztiak bideratzeko, sustatzeko, koordinatzeko, erdigunean kokatu zen proiektua.
Webgunea: meta.wikimedia.org
Incubator-logo.svg Izena: Wikimedia Incubator
Deskripzioa: hasiera fasean dauden hizkuntzetako proiektuak sustatzeko.
Webgunea: incubator.wikimedia.org
MediaWiki-2020-icon.svg Izena: MediaWiki
Deskripzioa: MediaWiki software koordinatzen duen. proiektua (Wikimediak darabilen oinarrizko softwarea).
Webgunea: www.mediawiki.org
Wikitech-2021-blue-large-icon.svg Izena: Wikitech
Alias: Wikimedia Cloud Services (WMCS), "Wikimedia Labs" izenarekin ere ezaguna
Deskripzioa: azpiegitura eta proiektu teknikoak
Webgunea: wikitech.wikimedia.org
Wikimedia logoaren inguruan hamabost proiektuen logoak. 2021ko irudia.
>>>Wikimedia proiektuen zerrenda osoa.<<< (egin klik).

Tokiko kapituluak

Tokiko kapitulua duten herrialdeak urdinez.

Wikimediaren proiektuak mundu osoan daude zabalduta eta arrakasta handia izan dute. Horregatik, Wikimediak elkartutako erakunde sare bat sortu zuen antolaketa hobetzeko.

Tokiko kapituluak erakunde independenteak dira, Wikimedia Fundazioaren helburu berdinak dituztenak. Kapituluek Wikimedia Fundazioaren diru-laguntza jasotzen dute urtero. Horretarako, urteko txostena egin behar dute. Bestalde, Wikimedia komunitateari eta Wikimediaren proiektuei era desberdinetan laguntzen diete - dohaintzak esleituz, ekitaldiak antolatuz eta tokiko proiektuak bultzatuz. Gainera Wikimedia proiektuak eduki askea eta Wiki kultura sustatzeaz arduratzen dira.

Tokiko kapituluak erakunde independenteak direnez ez dute Wikimedia Fundazioaren webguneen lege-kontrolik edo ardurarik. Gehienetan, kapituluek estatu oso baten hedadura dute.

Beste elkarte atxiki batzuk

Erakundetze aldetik, kategoria nagusia kapitulua da. Aldiz, badira maila txikiagoan aitortza duten beste elkarte batzuk: gai erakundeak (Amical), eta erabiltzaile taldeak. Gai erakundeek ez dute kapituluek beste aitortzarik, baina eskubideetan zein betebeharretan haiengandik oso gertu daude. 2018an, Amical katalana da gai erakunde bakarra.

Aldiz, erabiltzaile taldeak ugari dira. Erabiltzaile taldeek badute fundazioaren aitortza, baina ez kapituluek edo gai erakundeek beste. Gehienetan, hizkuntzaren arabera antolatzen dira, baina bestela ere erakundetzen dira, gai edo geografia ingurune baten inguruan. 2016tik, Euskarazko Wikipedian, Euskal Wikilarien Elkarte sortu zen, erabiltzaile talde bat, eta wikipedia proiektu horren dinamizatzaile garrantzitsua.

Estatua Izena Webgunea Sorrera
 Alemania Wikimedia Deutschland www.wikimedia.de 2004/06/13
 Argentina Wikimedia Argentina www.wikimedia.org.ar 2007/09/01
 Australia Wikimedia Australia www.wikimedia.org.au 2008/04/20
 Armenia Wikimedia Österreich www.wikimedia.at 2008/02/26
 Danimarka Wikimedia Danmark www.wikimedia.dk 2009/07/03
 Frantzia Wikimédia France www.wikimedia.fr 2004/10/23
 Hungaria Wikimédia Magyarország wiki.media.hu 2008/09/27
 Indonesia Wikimedia Indonesia wikimedia.or.id 2008/10/27
 Israel Wikimedia Israel il.wikimedia.org 2007/06/26
 Italia Wikimedia Italia www.wikimedia.it 2005/06/17
 Norvegia Wikimedia Norge 2007/07/23
 Herbehereak Wikimedia Nederland nl.wikimedia.org 2006/03/27
 Polonia Wikimedia Polska pl.wikimedia.org 2005/11/18
 Portugal Wikimedia Portugal 2009/07/03
 Erresuma Batua Wikimedia UK www.wikimedia.org.uk 2006/02/14
 Txekia Wikimedia Česká republika www.wikimedia.cz 2008/03/06
 Errusia Викимедиа РУ wikimedia.ru 2008/05/24
 Serbia Wikimedia Србије rs.wikimedia.org 2005/12/03
 Suedia Wikimedia Sverige meta.wikimedia.org 2007/12/1
 Suitza Wikimedia CH www.wikimedia.ch 2006/05/14
 Taiwan 中華民國維基媒體協會 www.wikimedia.tw 2007/07/04
 Ukraina Вікімедіа Україна www.wikimedia.org.ua[Betiko hautsitako esteka] 2009/07/03

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) How popular is wikipedia.org?. (Noiz kontsultatua: 2018-10-2).
  2. (Ingelesez) How popular is wiktionary.org?. (Noiz kontsultatua: 2018-10-2).
  3. (Ingelesez) How popular is wikibooks.org?. (Noiz kontsultatua: 2018-10-2).

Kanpo estekak