Wikipedia:Bazenekien/2016

Wikipedia, Entziklopedia askea
  • ... Islandiar falotekan munduko zakil eta zakil atal bildumarik handiena ikusgai dagoela? Eta orotara 93 animal espezie ezberdinen zakilak, tartean gizakiarena, 55 baleen, 36 foken eta 118 animalia lurtarrenak, erakusgai daudela?
  • ... Marty Feldman ingeles aktoreak eta Blaki (Francisco Javier Martin) donostiar aktoreak elkarren artean duten antzekotasun fisiko handiaren eta begi irtenen ondorioz maiz zinezale eta jende ugarik aktore bera direla uste dutela?
  • ... Bud Spencer eta Terence Hill aktore ospetsuak, sortzez italiarrak izaki, jaiotze izenez Carlo Pedersoli eta Mario Girotti direla? Eta Bud Spencerrek, bere zinemako izena sortzeko, gustuko dituen Budweiser garagardoaren eta Spencer Tracy aktorearen izenak erabili zituela?
  • ... Jeanne Calment frantziar emakumea izan dela historia guztian egiaztatu den pertsonarik zaharrena, eta 1875-1997 artean bizi ondoren 122 urte zituelarik hil zela?
  • ... Kanada eta AEBetan ospatu eta munduko izotz hockey taldeen arteko txapelketa garrantzitsuena den NHL ligako Stanley Cup garaikurra 1893an ematen hasi zela? Eta ordudanik urtez-urte oinarrian idatzirik gehitu zaizkion talde irabazleen eta jokalarien izenak jartzeko lekua egon dadin aldika oinarriari maila berriak gehitu behar izan dizkiotela?
  • ... Iruñeko Alde Zaharrean dagoen Salsipuedes kaleak (Aterahalbaduzu kalea) sarbide-irtenbide bakarra duela eta izen umoretsu hori kale hartara sartzen dena nahi eta nahi ez etorritako bide berberatik itzuli behar delako hartzen duela?
  • ... Antzinaroan eraikitako Gizako piramide handia, 146 metroko altuerarekin, 3.871 urte luzez gizakiak inoiz eraikitako munduko eraikinik garaiena izan zela? Eta askoz ere geroago, jada 1311an, 160 metroko altuera duen Lincolneko katedralak garaieran 14 metroz gainditzea lortu zuen gizakiak eraikitako lehenbiziko eraikina izan zela?