Wikipedia:Biografien kategorizazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Orrialde honetan, biografiak kategorizatzeari buruzko irizpide nagusiak proposatu eta zehazten dira. Irizpide hauetako bat aldatu nahi baduzu, mesedez adierazi eta eztabaidatu aurretik eztabaida-orrian. Mila esker.

Lekuaren arabera[aldatu iturburu kodea]

  1. Jaioterria pertsona horren bizileku iraunkorra izan bada edota, bertan bizi ez arren, pertsonak jaioterriarekiko atxikimendu berezia, arbasoengatik, harreman sozialengatik edo erakundeetatik egindako errekonozimenduengatik dela, erakutsi badu soilik izango da pertsona hori nongotarra den irizpidea.
  2. Baliteke jaioterria zirkunstantziala soilik izatea edota pertsonak haurtzaroko lehen urteak soilik bizitzea han. Kasu horretan jaioterria ez da leku-kategoria moduan ezarriko.
    • Adibidez, pertsona batek Donostian jaio, haurtzaroko urte batzuetan zehar Donostian bizi, hiri horrekiko aparteko atxikimendurik gabe eta hiri horretatik egindako aparteko errekonozimendurik gabe, eta ikasketak eta lanbidea Bilbon garatu baditu hainbat urtetan Kategoria:Bilbotarrak kategorian soilik sailkatuko da.
  3. Pertsonak hainbat urtetan bizi edo lan egin duen tokia ere, jaioterria izan gabe, izan daiteke pertsona horri dagokion leku-kategoria zehazteko irizpidea.
    • Adibidez, pertsona batek Donostian jaio, gaztarora bitarteko urteak bertan eman eta hiri horrekiko atxikimendu berezia badu, bertan bizi ez arren, Kategoria:Donostiarrak atalean jarriko da. Gainera, bere lanbidea Bilbon garatu badu hainbat urtetan Kategoria:Bilbotarrak kategorian ere sailkatuko da.